Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista

EHAK» orritik birbideratua)

Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK) Hego Euskal Herriko alderdi politiko komunista eta abertzalea da.

Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista
Datuak
Izen ofiziala
Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista eta Partido Comunista de las Tierras Vascas
Izen laburraEHAK
Motaalderdi komunista eta euskal alderdi politikoa
HerrialdeaEuskal Herria
Ideologiamarxismo-leninismoa, Eusko abertzaletasuna eta independentismoa
Jarduera
Honen parteezker abertzale

EAEko legebiltzarrean 2005-2009
9 / 75
Agintea
LehendakariaJuan Carlos Ramos Sánchez
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2002ko uztailaren 27a
Desagerpena2008
Koloreak    
webgune ofiziala

2002ko uztailaren 29an alderdi politiko gisa erregistratu zuten Bilboko notaritza batean. 2005ean, Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeetan aurkeztu zen lehen aldiz, Espainiako Estatuaren Justiziak legez kanpo utzitako Aukera Guztiak plataforma politikoaren konpromisoa bere gain hartuta.

Urte bereko apirilaren 8an, Batasuna alderdi politiko ilegalizatuak EHAKi bozkatzeko eskatu zien bere militante eta jarraitzaileei, prentsaurreko batean adierazi zutenez.

Eusko Legebiltzarrean, EHAKeko hautetsiek Ezker Abertzalea talde parlamentarioa osatu zuten.

EHAKren kartel bat graffiti komunista baten aldamenean.

2007ko urriaren 5ean, EHAKren Donostiako ordezkaritza miatu zuen Espainiako Poliziak, eta bertatik ordenagailuak eta dokumentazioa atera.

2008ko otsailaren 8an, Espainiako Entzutegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak alderdiaren jarduera hiru urtez eteteko agindu zuen, EAE-ANV alderdiarekin batera[1]. Otsailaren 11n alderdi komunistako kide batzuk atxilotu zituzten, Baltasar Garzon epaileak agindutako "Batasunaren aurkako" operazio batean; halaber, EHAKko egoitzak miatu zituzten[2].

2008ko irailaren 18an, Espainiako Auzitegi Gorenak EHAK legez kanpo utzi zuen[3], EAE-ANV alderdia debekatu eta bi egunera.

Hauteskunde emaitzak aldatu

2005eko apirilaren 15ean egindako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 150.644 boto eta bederatzi eserleku lortu zituen EHAK-k.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu