ECDIS (Electronic Chart Display and Information System) sistema, itsasontziaren itsasbidea elektronikoki kontrolatzeko erabiltzen den sistema geografiko bat da, eta horrek itsasbide zehatza, etengabea eta ahalik eta eguneratuena eskaintzen digu. Bertako datu-basean, karta elektronikoak ditugu eta pantailaren bidez ikus dezakegu. Orain arte erabilitako paperezko karta nautikoak nolabait ordezkatzeko asmoa dago, eta gero eta arautuagoak daude NIEren (Nazioarteko Itsas Erakundea) bidez. Bai paperezkoetan eta bai elektronikoetan, hiru helburu bete behar dira: nabigazio segurua izatea, kostu baxua duena eta markatuta ez dauden arriskuak ikustea.

ECDIS

Osaera orokorra:

Karta elektroniko motak aldatu

ENC (bektorialak)[1] aldatu

Datu-base bat, normalizatua, ECDISean erabiltzeko zerbitzu hidrografiko baimendutako baten menpean. Horrek nabigazio seguru bat egiteko behar diren datu kartografiko guztiak eta eguneratuak ditu. Bektorez osatuta daude eta Organizazio Hidrografiko Internazionalaren S-57 trasferentzia estandarra betetzen dute ENC motako kartek, bakarrik egin daitezke zerbitzu hidrografiko nazional batean edo gobernuak baimendutako enpresa pribatu batean.

RNC (Raster) aldatu

Paperezko karta ofizialen kopia digitala dira, eta guztiz berdinak dira. Horiek ere, zerbitzu hidrografiko nazional batean egin daitezke bakarrik.

Arautegia aldatu

Azkenengo hamarkadetan itsas-teknologiak aurrerapen garrantzitsuak izan ditu, eta ECDIS sistemaren kasuan horrela izan da. Gertakariak gertatu ahala, arauak sortu eta beregiteko beharra ikusi da, horrela funtzionatzen baitu itsas-munduak (Adibidez, Titaniken hondoratzeak SOLAS hitzarmenaren sorrera ekarri zuen). ECDISari buruz hitz egiten duten arauak hauek dira:

SOLAS V. Kapitulua[2] aldatu

Segurtasuna nabigazioan 19. erregela “Itsasontzian eraman behar diren aparatu nautiko eta sistemei buruzko preskripzioak”. 2018ko uztailaren 1etik aurrera, itsasontzi guztiek (bidaiari-ontzi eta tanke-ontzi txikiak eta 10.000 GT baino gutxiago dituzten karga-ontziak izan ezik), eraman behar dituzte paperezko karta nautikoak, nahiz eta ECDIS sistema eraman. Paperezkoak ordezkatu nahi izanez gero, beste ECDIS sistema bat eraman behar da, baina, elikatze-iturri desberdin batez funtzionatzen duena.

MSC.232(82) Ebazpena aldatu

ECDIS sistemak, berak bakarrik ez du SOLAS hitzarmenaren araua betetzen, ez dituelako nabigazioarako aproposak diren karta nautikoak eramaten. Hori betetzeko, ECDIS bakarrik eramatea ez da nahikoa, eta paperezko karta ofizialak edo beste ECDIS sistema bat eraman behar dute (beste elikatze-iturri bati konektatuta). Azken hau, momentu baten akatsen bat badago erabiltzeko da, ezin baita itsasontzia itsu-itsuan gidatu. Ezaugarri hauek eduki ditzake:

  • Beste elikatze-iturri batera konektatuta egon behar da, eta bestelako GPS konexio bat izan behar du.
  • Paperezko karten sorta, eguneratuak.
  • RCDS moduan funtzionatzen duen ECDIS bat.
  • Radar-karta bat, NIEren arauak betetzen dituenak.
  • Paperezko kartak izatekotan, ofizialak izan behar dira eta indarrean egon behar dira.

IHO (International Hydrographic Organization) aldatu

  • S-52: Nola agertu behar diren ENC kartaren datuak ECDIS pantailan: sinboloak, estiloak, koloreak eta bestelako ikus-seinaleak.
  • S-57: Datu hidrografiko digitalak bulego hidrografiko eta fabrikaitzale eta erabiltzaileen artean trukatzeko estandarrak biltzen ditu.
  • S-63: Karta elektronikoak zuzen zifratzeko pausuak biltzen ditu, ENC kartak baimenduta ez dagoen modifikazioren bat izan duten egiaztatzeko.

STCW hitzarmena[2] aldatu

Hitzarmen honek konpainia kontratatutako ofizialaren jakintza minimoen arduraduna izango dela esaten du, eta bertan ECDIS sistemaren erabilera sartzen da. Itsasontzian, ECDIS sistema badago, konpainiaren ardura izango da ofizialen trebakuntza egokia izatea, eta ekipoa ezagutzea.

Historia aldatu

80ko urteetan, Europako eta Ipar Amerikako hainbat institutu hidrografiko teknologia hori ikertzen hasi ziren . 1982. urtean kartografoak, ingeniariak eta marinelak bildu ziren sistema honen ezaugarriak

ezartzeko. Momentu horretatik aurrera, fabrikatzaileak karta elektronokien sistema garatzen hasi ziren, eta zera ezarri zen:

  • IHOk kartografiari dagokiona arautuko zuen.
  • NIEk errendimendu estandarrara arautuko zuen.

1986an Ipar Itsasoko batzorde hidrografikoak ikerketa bat argitaratu zuen, non beste institutu hidrografikoek jarraitu behar zituzten argibideak agertzen ziren, karta elektronikoak sortzeko.

Abantailak[3] aldatu

Denbora errealean etengabeko posizionamendua ematen du. Honek kalkulu nautikoak egiteko erraztasuna ematen du, edota arrisku-alarma bat ezarrita badago, momentuan jakitea ahalbidetzen du. Kartak eguneratzeko metodoa askoz ere sinpleagoa eta fidagarriagoa da. Pen-drive bidez, edo mezu bidez jasotzen da eguneraketa eta programak berak eguneratzen du automatikoki; eta  satelite bidez eguneratzen da, horrek fidagarritasun-maila handitzen du.

ECDIS sistemak parametroak nahi den neurrian egokitzen uzten du: gauez argiak leundu, behar ez diren sinboloak kendu, ur-moten arabera kolorea aldatu, segurtasun-alarmak egokitu…

Bertan marraz daiteke itsasbidea, eta pilotu automatikora lotu. ECDIS eta bestelako zubiko hainbat ekipo elkarrekin lanean aritzen dira, segurtasun-maila handiagoa delako.

Erreferentziak aldatu

  1. García Salazar, Miriam. (2017). Elaboración de indicadores de desempeño para un ECDIS específico. .
  2. a b Convenios: Marpol, Solas, Stcw (Español,PDF). (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
  3. Ruiz García, Kimberly. (2019). Funcionamiento, normativa e impacto del Sistema de Visualización e Información de Cartas Electrónicas (SVICE / ECDIS). .

Kanpo estekak aldatu