Eöl Tolkienen legendarium ospetsuan Teleri edo elfo ilun bat zen, Thingol erregearen senidea, nor denbora batez Doriatheko basoetan bizi izan zen, baina ondoren, Noldorrekiko mesfidantza zela eta, Nan Elmothera joan zen.

Nanoen oso laguna zen, askotan Nogrodera ohorezko gonbidatu bezala gonbidatua izateraino. Hauengandik burdingintzaren artea ikasi zuen; eta bere ezagutzekin Mithrila bezain erresistentea zen metal bat sortu zuen, baina hura baino meheagoa eta moldagarriagoa, ezpata guztien aurkako babesa ematen zuena eta "galvorn" deitu zuena, ebanoa bezain beltz eta dizdiratsua baitzen.

Aredhel Ar-Feiniel basoan galduta topatu zuen, eta sorginkeria bat egin zion handik irten ez zedin, Eöl berataz maitemindu baitzen. Berarekin ezkondu zen, elkarrekin basoaren sakonean bizi izan ziren eta Maeglin izeneko seme bat izan zuten.

Bere semea gaztea eta ausarta zenean, bere aitarekin haserretua honek Noldorrak ezagutzea debekatzen baitzion, bere amarekin batera utzi zuen. Eöl, haserretuta, bere semearen eta bere emaztearen atzetik joan zen Gondolinen sartu zen arte. Han, atxilotua eta Turgonen aurrera eramana izan zen, heriotzaren eta Gondolinen giltzaperatuta bizitzearen artean hautatzeko aukera eman ziona. Lehena aukeratu zuen; baina, bere semea hil guran, pozoitutako xabalina bat jaurti zuen, honen ondorioz Aredhel hil zuelarik, bere semea babesteko honen aurrean jarri zena. Hilketa honegatik Caragdûrretik jaurtia izan zen, bertan hilez, baina ez aurretik bere seme Maeglin patu bera jasatearekin madarikatu gabe.

Kanpo estekak aldatu