Dyrhólaey itsasargia

Dyrhólaey itsasargia (islandieraz: Dyrhólaeyjarviti {{Islandia]]ko Hegoaldeko kostaldean, Ipar Ozeano Atlantikoan dagoen eraikina da. Islandiako Suðurland eskualdean dago.[1] Mýrdalshreppur udalaren Vík í Mýrdal herrian dago, Dyrhólaey penintsulan.

Dyrhólaey itsasargia
Dyrhólaeyjarviti
Kokapena
Herrialdea Islandia
Islandiako eskualdeakSuðurland
Ur-masaIpar Ozeano Atlantikoa
Koordenatuak63°24′N 19°08′W / 63.4°N 19.13°W / 63.4; -19.13
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1910
Arkitektura
Dimentsioak13 (altuera) m
Itsasargia
Altuera fokala118 m
Argiaren ezaugarriakFl W 10s
Katalogoak
  • ARLHS: ICE034
  • NGA: 115-18040
  • Admiralty: L4780
Zerbitzu hasiera1927

Ezaugarriak aldatu

Hormigoizko dorre karratu bat du, zuriz margotuta eta zerrenda gorri batekin. Itsasargia zaintzeko dorrearen ezkerraldean eta eskuinaldean bi espazio daude. Metalezko linterna gorri bat jarri zuten dorrearen goialdean. Argiaren plano fokala 118 metrokoa da. Eraikinak 13 metroko altuera du. Lekua, baina ez dorrea, bisitarientzat irekita dago.

Historia aldatu

Dyrhólaeyko argi geltokia 1910ean sortu zen. Lehen itsasargia Suedian aurrefabrikatutako altzairuzko dorre bat izan zen. Gaur egungo itsasargia 1927an eraiki zen.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu