Dyedefptah, Egiptoko IV. dinastiako balizko azken faraoia izan zen, K.a. 2479 eta K.a. 2477 bitartean gobernatuko zuena, Jürgen von Beckerathen arabera.

Dyedefptah
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XXVI. mendea
HeriotzaK.a. XXVI. mendea ( urte)
Familia
AitaShepseskaf
AmaKhentkaus I.a
LeinuaEgiptoko IV. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria
Giza: Piramideak, Esfingea eta Khentkaus erreginaren mastaba handia. XIX. mendeko litografia.

Erreferentziak antzinako testuetan aldatu

Manetonek, Tamftis erregea, Seberkeresen ondoren (Shepseskaf) aipatzen du, bederatzi urteko erregealdia izan zuela dioelarik, Sexto Julio Afrikanoren arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan (ikus Egiptoko IV. dinastiako faraoien taula).

Sintzelok, Egiptoko IV. dinastiak Menfiseko zortzi errege izan zituela dio, honako ordena honetan: Soris (29), Sufis (63), Sufis (66), Menkeres (63), Ratoises (25), Bikeris (22), Seberkeres (7) eta Tamftis (9). Erregealdi urteak, parentesi artean daude.

Saqqarako Errege Zerrendak 9 errege zituen, eta, Mizerinogandik hasita, dinastia honetako faraoien artean, aipaturiko errege zerrendan bere izena irakur daitekeen azkena dena, Userkaf arte, lau izen idatzita zeuden zati bat falta da (21.etik 24.erarteko izenak), jada aipaturiko laurak izan daitezkeenak, Ratoises, Bikeris, Seberkeres eta Tamftis, alegia.

Turineko Errege Kanonak zortzi faraoi aipatzen ditu (3.9tik 3.16 arteko erregistroak), baina lehena baino ezin daiteke irakurri, Snfr (Snefru).

Abidoseko Errege Zerrendan, sei faraoi baino ez dira agertzen IV. dinastian (20.etik 25.erarte) eta ez da faraoi honen izena agertzen.

Litekeena da, baita ere, Khentkaus I.a erreginak hartutako izena izatea, denbora epe labur batez bakarrean gobernatu bazuen.

Gainera, dinastia hau nola amaitu zen ez da ezagutzen. Zantzu argi bakarra, laugarren dinastiako zenbait agintari, ondorengo Egiptoko V. dinastian kargu bera betetzen dokumentatuak daudela da, V. dinastiako lehen faraoia izan zen Userkafen erregealdian, tronura, Heliopoliseko apaizen laguntzarekin iritsi zena.


Aurrekoa
Shepseskaf
Egiptoko faraoia
Egiptoko IV. dinastia
Ondorengoa
Userkaf