Dur-Kurigalzu (egungo Aqar-Quf hiria, Iraken), Mesopotamia hegoaldean zegoen antzinako hiri bat zen, Tigris eta Dijala ibaiak elkartzen diren tokian, egungo Bagdadetik 30 kilometro inguru mendebaldean. Babiloniako kasitar dinastiako Kurigalzu I.ak sortu zuen, K.a. XIV. mendean, eta bertan behera utzia izan zen kasitar dinastia erori zenean. Dur- aurrizkiak, akkadikoz "gotorlekua" esan nahi du. Kurigalzu, berriz, kasitar dinastiako errege izen bat da, errege zerrendan errepikatu egiten baita, epiteto bat ere izan daitekeelarik, "herriaren buruzagia" edo kasitarrena, esan nahi duena.

Mesopotamia, K.a. 2. milurtekoan.

Hiriak, Sumertar jainkoen omenezko tenpluak eta zigurata ditu, errege jauregi bezala. Arkeologo irakiarrek industu zuten 1943 eta 1945 bitartean. Zigurata, oso ongi kontserbatua dago, 51 metroko altuera duelarik. Lehenengo maila, Sadam Husseinen gobernuak "zaharberritu" zuen 1970ean.

Kanpo estekak aldatu