Dunfermline, Eskoziako gaeleraz: Dùn Phàrlain eta eskozieraz: Dunfaurlin, Eskozia erdialdeko udalerria da, Fife eskualdean dagoena. Firth of Fortheko iparraldeko ertzean kokatuta, Edinburgh du hegoaldean. 2014ko erroldaren arabera Dunfermlinek 50.380 biztanle ditu, Fifeko bigarren herritik populatuena izanik. Inguruko herriekin batera 100.324 biztanle dituen gune metropolitarra sortzen du.

Dunfermline
Dùn Phàrlain
Dunfaurlin
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaFife
Geografia
Koordenatuak56°04′17″N 3°27′42″W / 56.0714°N 3.4617°W / 56.0714; -3.4617
Map
Azalera18.311215 km²
Demografia
Biztanleria53.100 (2016)
2.720 (2012)
Dentsitatea2.899,86 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01383
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakTrondheim, Wilhelmshaven eta Vichy
dunfermline.info

Historia aldatu

Neolito garaitik populatua izan da Dunfermline eta Brontze Aroan dagoeneko garrantzizko tokia bazen.

Dunfermline XI mendeko agiri batean azaltzen da lehen aldiz. Bertako elizan 1068 eta 1070 artean Malcolm III.a Eskoziako erregea bere bigarren emaztearekin ezkondu zen. Ordutik aurrera Dunfermlinek hainbat aldaketa izan zituen, abadia eta jauregia eraiki ziren eta Eskoziako Erresumaren hiriburua bihurtu zen. Bere abadian errege askoren hilarriak daude, tartean Roberto I.a eta Santa Margaritarenak[1]. Bestalde Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa bertan jaio zen.

1437an Jakue I.a erahila izan zenean errege familia Edinburghera aldatu zen eta Dunfermlineren garrantzia nabarmen jeitsi zen. Hurrengo mendeetan egoera tristean jarraitu zuen baina XVIII mendeako lihoaren industriak bultzada berria eman zion hiriari. Ur ugari zeukan errotei eragiteko eta baita kaiak ere produktuak Baltikoko herrialdeetara edo Herbeheretara esportatzeko. 1909an Erresuma Batuko Royal Navyak Eskoziako itsas-portu bakarra Rosyth-en ezarri zuen, Dunfermlinetik bost kilometro eskasera.

Gaur egun Fife eskualdearen mendebaldeko hiri garrantzitsuena kontsideratzen da bian Edinburgheko lo-hiri bihurtu da de facto.

Geografia aldatu

Fife penintsula bat da eta iparraldean Tayko fiordoa, ekialdean Ipar Itsasoa eta hegoaldean Fortheko fiordoa ditu. Hiriaren alde zaharra 51 metrotako altuera duen muino batean kokaturik dago. Iparraldean Cleish hills mendiak ditu.

Kirolak aldatu

Dunfermline Athletic FC futbol taldeak ez du ligarik irabazi baina Eskoziako bi kopa baditu eta 1969an Europako Futbol Errekopako final erdiak jokatu zituen.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. McEwan Bert Dunfermline The Post War Years 2004, p9.


Kanpo estekak aldatu