Dumping (ingelesezko to dump aditzetik: "irauli, bota"), Ekonomian eta bereziki nazioarteko merkataritzan konkurrentziaren aurkako merkataritza-praktika bat da, non herrialde bateko enpresa saltzaile batek bere produktuak kostu-preziotik behera saltzen dituen atzerrian, produktu horien merkatuan lehiakideen sarrera eragotzi edo lehiakide horiei merkatu-kuota hartzearren[1]. Dumpinga egiten duenak merke-merke saltzen du, agian kostuen azpitik, lehiakideei kalte egiteko. Helburua da lehiakideek alde egitea eta lehiakiderik gabe, gero, diru gehiago irabaztea. Ugaritasun handiegiko garaietan stockei aterabidea emateko praktikatzen da dumpinga, beste lehiakide batzuei merkatuan lekua kentzeko, eta ahal izenez gero merkatutik baztertzeko, baita kostuak murriztea ahalbidetzen duten produkzio-serieak lortzeko ere.

Dumpinga debekatua daukate Merkataritzari eta Aduanako Tarifei buruzko Akordio Nagusiak eta Erromako Tratatuak. Hala ere, zenbait herrialdek konkurrentzia desleialeko praktika horiek egiten jarraitzen dute eta, eten ezean, lur jota utz ditzakete herrialde bateko giltzarriak diren sektore ekonomiko edo industriala.

Adibideak aldatu

Euskal Herrian, askotan izan dugu siderurgiako eta ontzigintzako sektoreetako dumpingaren aditzea, benetan eta larriki erasan baitie gure ekonomian giltzarri izan diren sektore horiei. 2004an, Sestaoko La Naval enpresaren kasua egon zen: etorkizuna kolokan zeukan, ezin baitzuen konkurritu, esate baterako, Asiako ontziolekin, batez ere Koreako enpresekin, hain zuzen ere haiek dumping praktikatzen zutelako. Lehenago ere, Euskalduna ontziola historikoa itxi zuten, garai hartan dumping horren biktima izan baitzen, besteak beste.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.