Dumbarton (d̪̊unˈb̊ɾʲɛhd̪̊ɪɲ, Eskoziako gaeleraz: Dùn Breatainn, eskozieraz: Dumbairton), Eskozia mendebaldeko udalerria da, Mendebaldeko Dunbartonshireko hiriburua, ez ordea herri handiena. Glasgow hiritik 21 kilometro hego-ekialdera kokaturik dago.

Dumbarton
Dùn Breatainn
Dumbairton
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMendebaldeko Dunbartonshire
Izen ofizialaDumbarton
Dumbairton
Dumbarton
Dùn Breatann
Dùn Breatainn
Posta kodeaG82
Geografia
Koordenatuak55°56′55″N 4°32′50″W / 55.9486°N 4.5472°W / 55.9486; -4.5472
Map
Demografia
Biztanleria20.560 (2016)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00

2011ko erroldaren arabera 19.969 biztanle ditu eta gertuko Alexandria, Bonhill eta Renton herriekin batera 44.690 biztanleko gunea osatzen du.

Etimologia aldatu

Eskoziako gaelerazko Dùn Breatainn bere izenak euskaraz "Britoien gotorlekua" esan nahi du[1].

Historia aldatu

Dumbartonen historiaren kontakizuna Burdin Aroan hasten da. Erromatarrek Valentia probintzian zegoen Alcluith asentamendua ezarri zuten bertan. VII mendean Britoien Alclud Erresumako gotorleku garrantzitsua izan zen, hortik "britoien gotorlekua izena, baina 870an vikingoek gaztelua setiatu zuten lau hilabetez eta ur hornidura moztu. Gaztelua errenditu egin zen eta Olaf errege norvegiarra altxorrez eta esklabuz beteriko 200 itsasontzirekin itzuli zen Dublin hiri vikingora.

Honek britoien boterearen gainbehera ekarri zuen eskualde osoan. Orduan Strathclydeko Erresuma eratu zen eta bertako hiriburua bihurtu zen Dumbarton. Ondoren Dumbartonshire konderriko hiriburua izan zen[2]. Dumbartongo gazteluak kontrolatzen zuen konderria. 1222an errege burgoa bihurtu zen Dumbarton.

1765 urtean Argylleko dukeak Leven ibaia gurutzatzeko zubia eraikitzea bultzatu zuen, bere Rosneatheko egoitzatik Glasgowrako bidea erratze aldera. XIX mendean industrializazioak bultzada handia eman zion herriari. Jarduera ekonomiko nagusiak ontzigintza, beiragintza eta whisky distilategiak izan ziren, besteak beste mundu mailan ezaguna den Ballantine's marka.

Bigarren Mundu Gerran nazien hegazkinek gogor bonbakatu zuten hiria, ontziolak suntsitzea zuten helburu.

Glasgowtik hain gertu dagoenez gaur egun metropoliaren lo-hiri bihurtu da Dumbarton.

Kultura aldatu

2000tik aurrera gaita taldeen txapelketa ospatzen da Dumbartonen. Urtero 140 talde inguruk hartzen dute parte, Eskoziakoez gain Suedia, Danimarka, Herbehereak eta Irlandatik etorritakoak ere izaten dira. Mundu mailako txapelketa garrantzitsuenetako bat izaten da.

Kirolak aldatu

Eskoziako futbol liga 1890an eratu zen eta lehenengo bi ligak Dumbarton FC-k irabazi zituen. Aurrez 1883an kopa bat ere irabazia zeukan eta XIX mendean guztira sei final jokatu zituen. Eskoziako laugarren futbol talde zaharrena da sortzez, eta gaur egun Eskoziako txapelketan (2. maila) ari da jokatzen.

Bestalde Dumbartondarra da Sir Jackie Stewart ("Eskoziar hegalaria") 1 Formulako gidaria. 1965 eta 1973 artean korritu zuen eta hiru txapelketa irabazi zituen, 1969, 1971 eta 1973koa.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Hiritar ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu