Teologia katolikoan, dulia santuen gurtza da[1], eta ez haien irudiena[2]. San Tomas Akinokoaren arabera, dulia ez da latria edo Jainkoaren gurtzarekin parekagarria. Berdin bereizten dira hiperdulia (Ama Birjinaren gurtza) eta protodulia edo summa dulia (San Joseren gurtza)[3].

Trentoko kontzilioa izan zen latriaren eta duliaren arteko bereizketa zehaztu zuena, protestanteek idolatria jotzen zutenaren aurkako erreakzioaren aurrean[4].

Etimologia aldatu

δουλoς (doulos) grezierazko hitzetik erator daiteke, «zerbitzari» edo «esklabo» esan nahi duena. Douleia «esklabo bihurtu» edo «esklabo izateko prest egon» esan nahi du.

Erreferentziak aldatu

  1. Agirrebaltzategi, Paulo. (1987). «Santuen gurtza» Erlijio-hiztegia. Karmel aldizkaria, 459 or..
  2. (Ingelesez) Cross, Frank Leslie; Livingstone, Elizabeth A. (1997). The Oxford Dictionary of the Christian Church. Oxford University Press, 513 or..
  3. (Ingelesez) Richardson, Alan; Bowden, John. (1983). The Westminster Dictionary of Christian Theology. Westminster John Knox Press, 114 or. ISBN 0664227481..
  4. (Frantsesez) Stiker, Henri-Jacques. «Dulie & hyperdulie» Encyclopaedia Universalis.

Kanpo estekak aldatu