Drumlin (gaelikozko muino biribildu, ingelesetik) magal lauak dituen mendixka bat da, sarri, mugitzen ari den glaziar izotzaren azpian eratua. Bere forma, mutur bat bestea baino zorrotzagoa duena, glaziar bat, bertatik edo ingurutik igaro zen moduaren ondorio da. Bakarrik ager daiteke, baina ohikoagoa da taldetan aurkitzea "arrautza saski" izeneko paisaia bat eratuz. Eraketa hauek, eratu zituen glaziarraren mugimenduarekin lerrokatuta daude, glaziar sedimentuen metaketagatik eratuak daude.

Drumlin bat, New Yorkeko Cato herrian

Muino baxuak dira, kupula formakoak, euren ardatz nagusiekin, modu paraleloan edo azpiparaleloan lerrokatuak, mugitzen ari den glaziar izotzaren azpian eratzen direnak. Koilara alderantzikatu forma dute, luzanga, izotzaren mugimenduaren norantzan, maldarik leunena, izotza zihoan norantzan begira. Ohi, taldetan daude, "drumlin zelaiak".

Kanpo estekak aldatu