Drumlanrig gaztelua
Drumlanrig gaztelua (ingelesez: Drumlanrig Castle) Eskoziako Drumlanrig herrian dagoen gaztelu bat da, Dumfries eta Galloway eskualdean dagoena. Bere hareharriaren kolorearengatik "gaztelu arroxa" ezizena ere badu. Nith ibaiaren haranean dago. A mailako eraikina izendaturik dago.
Drumlanrig gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Dumfries eta Galloway |
Koordenatuak | 55°16′25″N 3°48′31″W / 55.273651°N 3.808705°W |
Arkitektura | |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
LB3886 | |
Webgune ofiziala | |
Etimologia aldatu
Drumlanrigen lehenengo aipamena 1384koa da eta Drumlangryg idatzita agertzen da. Hainbat hipotesia egin dira bere jatorriaz, baina "muino luzea" esan nahi duela dirudi.
Historia aldatu
1679 eta 1689 artean eraiki zen XVII mendeko pizkundeko estiloan. Queensberryko lehenengo dukea zen William Douglasek agindu zuen eraikuntza familiaren gotorlekua egon zen tokian.
Deskribapena aldatu
120 gela ditu, 17 dorre txiki eta lau dorre.
Iruditegia aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez) Webgune ofiziala