Dromoland gaztelua (irlanderaz Caisleán Dhrom Ólainn eta ingelesez Dromoland Castle) Irlandako Errepublikako mendebaldean dagoen Clareko konderrian kokatzen den gaztelua da. Newmarket-on-Fergus udalerriko lursailetan kokatzen da, Ennis hiritik hurbil. Gaur egun luxuzko hotel bat da, inguruan golf zelai zabalak dituelarik.

Dromoland gaztelua
Dromoland gazteluaren aurrealdeko ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
Irlandaren banaketa administratiboaClareko konderria
Koordenatuak52°46′55″N 8°54′28″W / 52.782°N 8.9077°W / 52.782; -8.9077
Map
Arkitektura
ArkitektoaJames Pain (en) Itzuli

Gaur egun ezagutzen dugun eraikina 1835an gauzatu zen. Halere, leku honetan eraiki zen lehendabiziko eraikina dirudienez XV. edo XVI. mende hasieran eraikitako dorretxea izan omen zen, bere eraikitzailea Shane Mac Anerhenyren semea zen Thomas izan zelarik[1]. Toki honetan aro ezberdinetan gutxienez Dromoland izeneko hiru eraiki egon omen ziren. Beranduago Dromoland O'Brien familiako hemezortzi belaunaldien bizilekua bilakatu zen, leku honi buruzko lehendabiziko erregistroen arabera, lur eremu hau hainbat gaeldar familien bizitokia izan zen, horien artean XVI. mendean zehar hemen bizi izan ziren McInerney familia.[2]. James Frost historialariaren iritziz, Dromoland leku izenaren itzulpena "Auzien Muinoa" litzateke.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu