Doragon Bōru Episōdo obu Bādakku
Dragoi Bola: Bardocken atala (japonieraz: ドラゴンボール エピソードオブバーダック Doragon Bōru Episōdo obu Bādakku ) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko atal berezia da. Kronologikoki Gokuren aita filmaren jarraipena da, Naho Oishi marrazkilariaren komiki batetan oinarriturikoa.
Doragon Bōru Episōdo obu Bādakku | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | ドラゴンボール エピソード オブ バーダック |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Banatze bidea | direct-to-video (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | akziozko manga eta animea |
Zatiak | 1 liburuki |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Yoshihiro Ueda (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Kazuhiko Torishima (en) |
Konpainia ekoizlea | Toei Animation (en) |
Ez da euskaratua izan, izena japonierazko bertsiotik itzulia Dragoi Bola: Bardock-en atala izango litzateke. 2011ko Irailean Jump Super Anime Touran estreinaturiko OVA da.
Sinopsia aldatu
Atal berezi honetan Bardock Vegeta planetaren suntsipenetik bizirik irten eta iraganera bidaiatu du, planeta arraro batetan bukatuz. Hasieran ez daki nor dagoen, eta Freezer-en arbaso batekin topo egiten du, Chilled izenekoa. Borrokaren amaieran Bardock Super Saiya bilakatzen da Chilled menperatuz, azalpena emanez, Freezer super saiyei dien beldurraren arrazoiaren galderari. Honek Freezer Vegeta planeta suntsitzearen arrazoia azaltzen du, beldur baita kondairazko super saiya agertzea eta berau menperatzea, bere arbasoak kontatu zion bezala.
Komikiaren lehenengo atala 2011. Ekainaren 21. argitaratu zen, bigarrena Uztailaren 22. eta hirugarrena eta azkena, Abuztuaren 3. Saikyo Jump aldizkarian.
Pertsonaiak aldatu
Filmaren pertsonai esklusiboak aldatu
Chilled aldatu
Freezer-en arbasoa, biek gorputz antzekoa izanik, indarrez ere parekoak dira.
Ebana eta Beri aldatu
Ebana eta Beri (jatorrizko japoniera イパナ eta ベリー) Plant planetaren biztanleak, aita eta semea, bihotz honekoak eta Bardocki laguntzen diotenak azken honek planetan konorterik gabe aurkitzean.
Tobi eta Kabira aldatu
Tobi eta Kabira (jatorrizko japoniera (トービ eta キャビラ) Chilled-en menpe lan egiten duten bi gerlari, Plant-eko biztanleak baino askoz indartsuagoak, hala ere, ez dute Bardock-en aurka denbora luzerik irauten.