Dorre albarrana

babes-dorrea, harresiaren kanpoaldean eraikitakoa

Dorre albarrana (arabieraz: البراني‎al-barrānī) defentsa-dorre mota bat da, harresiaren kanpoaldean dagoena, eta hari lotua arku edo zubi baten bidez. Igarobide hori erraz kendu edo suntsitu zitekeen, dorrea etsaien esku eroriz gero. Bai talaia gisa, bai harresia defendatzeko erabiltzen ziren.[1][2]

Dorre albarrana Jaéngo Santa Catalina gazteluan.

Al-Andalusko musulmanek asmatu zituzten dorre albarranak, eta lehenbizikoak XII. mendekoak dira. Almohade dinastiak hedatu zuen haien eraikuntza. Iberiar penintsulako erresuma kristauetara ere zabaldu ziren eta, esate baterako, ordena militarren gotorleku gehienek izan ohi zituzten. Azkenak XVI. mendean eraiki ziren.[2]

Hauek dira dorre albarrana aipagarrienetako batzuk:

Erreferentziak aldatu

  1. Torre albarrana. Asociación Española de Amigos de los Castillos, xn--castillosdeespaa-lub.es (Noiz kontsultatua: 2023-6-17).
  2. a b c Torre albarrana. Castles of Spain, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-6-17).

Kanpo estekak aldatu