Dorothy Richardson (Abingdon, Berkshire, 1873ko maiatzaren 17a - Beckehnham, Kent, 1957ko ekainaren 17a) britainiar eleberrigilea izan zen. Maistra eta idazkari gisa lan egin zuen. Obra nagusia Pilgrimage (Erromesaldia) izenburu orokorrarekin argitaratu zuen: 13 eleberri, 4 liburukitan bilduak. Ingeles emakume gazte baten sentimenduak, pentsamenduak eta gorabeherak kontatzen dira liburu horietan. Obra historikoak ere idatzi zituen, hala nola The Quakers: Past and Present (1914, Kuakeroak: iragana eta oraina). Eleberri modernoaren historian barne-elkarrizketa lehen aldiz erabili zuen idazlea da, J. Joyceren eta V. Woolfen aurretik.

Dorothy Richardson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDorothy Miller Richardson
JaiotzaAbingdon-on-Thames (en) Itzuli1873ko maiatzaren 17a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaBeckenham (en) Itzuli1957ko ekainaren 17a (84 urte)
Hobiratze lekuaBeckenham (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Alan Odle (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, poeta, idazlea, itzultzailea eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
dorothyrichardson.org…

Erreferentziak aldatu