Dorothy Lamour (New Orleans, 1914ko abenduaren 10a - Los Angeles, Kalifornia, 1996ko irailaren 22a). Mary Leta Dorothy Slaton zuen ponteko izena. Umea artean, ama banandu eta Lambour zeritzon gizona hartu zuen bigarren senartzat: hortik gerora erabiliko zuen deituraren jatorria, frantsesezko 'maitasuna' adierarekin ere jolasa eginda. Ikasketetarako eskasa, edozelako lanetan aritu zen (igogailuzaina, publizitate iragarle, abeslari) harik eta zinemako magnate Louis B. Mayerrek kabaret batean topatu zuen arte eta Paramount Pictures etxearekin kontratua sinarazi 1935ean. Hasieran sex-symboltzat hartu bazuten ere, komediarako ere dohaiak bazituen. 1940tik aurrera Bing Crosby eta Bob Hoperekin hainbat komediatan jardun zuen, gerra ostean harrera ona izan zutenak: Road to... saileko filmak ziren, antzeko istorioek gorpuztuak eta helmuga berezi eta exotikoetan kokatuak. Baina tartean ere badira film onak: The Hurricane (1937), Spawn of the North (1938), Disputed Passage (1939), Beyond the Blue Horizon (1942), My Favorite Brunette (1947), The Greatest Show on Earth (1952). William Holden, Tyrone Power, Ray Milland, Henry Fonda, Jack Benny, George Raft, edo Fred MacMurray izan zituen aktore lagun. AEBetako komunistak etengabe jazarri zituen FBIko zuzendari izan zen John Edgar Hooverrekin maitasun kontuetan ibili zela dio hainbatek.

Dorothy Lamour

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Leta Dorothy Slaton
JaiotzaNew Orleans1914ko abenduaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaHollywood1996ko irailaren 22a (81 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea, irrati-esataria, edertasun lehiaketan parte-hartzailea eta Igogailuzaina
Jasotako sariak
Genero artistikoatraditional pop (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaKaliforniako Errepublikar Alderdia

dorothylamour.com
IMDB: nm0483787 Allocine: 7383 Allmovie: p40193 TCM: 107751 IBDB: 70928
Musicbrainz: 8006fe4d-d2b1-4790-a012-c4cefc7513bf Discogs: 444101 Find a Grave: 1728 Edit the value on Wikidata
The Hurricane filmean, John Hallen ondoan (1937).

Filmografia aldatu

 
The Greatest Show on Earth filmaren eszena bat (1952).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dorothy Lamour