Dorothy Crowfoot Hodgkin

Dorothy Crowfoot Hodgkin (Kairo, 1910eko maiatzaren 12a - Ilmington, Ingalaterra, 1994ko uztailaren 29a) britaniar kimikari eta unibertsitateko irakaslea izan zen. Kimikako Nobel saria eman zioten 1964. urtean, X izpien eta gai biokimiko nagusien egituren inguruan eginiko lanengatik. [1] 2014an, Kristalografiaren Nazioarteko Urteak bere Nobel Sariaren 50. urteurrena ospatu zuen. [2]

Dorothy Crowfoot Hodgkin

Bizitza
JaiotzaKairo1910eko maiatzaren 12a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
BizilekuaOxford
HeriotzaIlmington (en) Itzuli1994ko uztailaren 29a (84 urte)
Heriotza modua: garuneko odoljarioa
Familia
AitaJohn Winter Crowfoot
AmaGrace Mary Hood Crowfoot
Ezkontidea(k)Thomas Lionel Hodgkin (en) Itzuli  (1937ko abendua -  1982ko martxoaren 25a)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSomerville College
Sir John Leman High School (en) Itzuli
Newnham College (en) Itzuli
Oxfordeko Unibertsitatea
TesiaX-ray crystallography and the chemistry of the sterols
Tesi zuzendariaJohn Desmond Bernal (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Judith Howard (en) Itzuli
Tom Blundell (en) Itzuli
Barbara Wharton Low (en) Itzuli
Judith Ann Kathleen Howard (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, kimikaria, fisikaria, biokimikaria, kristalografoa eta biofisikaria
Lantokia(k)Oxford eta Cambridge
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Manchester Literary and Philosophical Society (en) Itzuli

Find a Grave: 103066650 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Kairon jaio zen, berau britaniar kolonia zelarik, bere aita John Winter Crowfoot bertan lan egiten baitzuen, ondoren Sudanera eta Jerusalemera mugitu ziren, non British School of Archaeology zuzendu zuen. Ama, Grace Mary Hood senarrari arkeologia kontuetan laguntzeaz gain ilustratzaile botanikoa ere bazen eta Sudaneko flora marraztu zuen.[3][4]

Dorothyk kimikarekiko interesa Sudanen garatu zuen, baina ikasketak Erresuma Batuan egin zituen, Oxfordeko unibertsitatean (Somerville College). 1934an, doktoretza atera zuen Cambridgeko unibertsitatean, kristalografian espezializatuz. Espezializazio horretan murgilduta ibili zen irakasle Oxforden, 1977 urte arte.[3] Izan zituen ikasleen artean aipagarria da Margaret Tatcher.[5]

Bere izekok, Dorothy Hood, ikasketak ordaindu zizkion hasieran baina ondoren diru laguntzak jaso zituen Rockefeller eta Nuffield Fundazioen eskutik. 1937an Thomas Hodgkin-ekin ezkondu zen eta hiru seme alaba izan zituzten.[3]

Artritis erreumatoide-ak jota gurpildin aulkian bukatu bazuen ere, ikertzen jarraitu zuen. Izan ere, Hodgkinek, bere lehen haurra jaio ondoren infekzio bat izan ondoren, garatua zuen artritis kronikoa 28 urte zituela. Horrek eskuak handituta eta desitxuratuta utzi zizkion.[6]

Ikerketa zientifikoak aldatu

Hodgkinek biokimika ikerketa ugari egin zituen X izpiei esker. Intsulina izan zen bere ikerketak egiteko lehentasun bezala erabili zuena, 1934an Robert Robinsonek intsulina kristalinoaren lagin bat eman zionean. 1930eko hamarkadan X izpiei buruzko teoriarik ez zegoenez garatuta, teknika kristalografikoa hobetzea erabaki zuen hurrengo biomolekulen estruktura tridimentsionala zehaztuz:[4]

Sariak eta Aitortzak aldatu

  • 1964an, Kimikako Nobel Saria irabazi zuen.[3]
  • 1965ean, Merituaren ordena deritzon titulua eman zion Erresuma Batuko Elisabet II.a erreginak.
  • 2016an, Raquel Gonçalves-Maia-k Dorothy Crowfoot Hodgkin. Pepsina. Penicilina. Colesterol. Vitamina B12.Insulina. liburua idatzi zuen Portugesez.[7]

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Dorothy Hodgkin» Britannica Presents 100 Women Trailblazers 2019-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Dorothy Crowfoot Hodgkin, protagonista del Año Internacional de la Cristalografía» Mujeres con ciencia 2014-05-12 (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  3. a b c d (Ingelesez) «The Nobel Prize in Chemistry 1964» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  4. a b (Gaztelaniaz) Herrero, Maria Sol Antolin. (2020-09-18). «Dorothy Crowfoot Hodgkin, Premio Nobel de Química» DF Diario Feminista (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  5. «Dorothy Crowfoot Hodgkin, bioquímica y premio Nobel - Retiario» blog.rtve.es 2017-01-27 (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  6. (Ingelesez) «Dorothy Hodgkin | Biography & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  7. (Gaztelaniaz) Gonçalves-Maia, Raquel Gonçalves-Maia (. (2016). Dorothy Crowfoot Hodgkin. Pepsina. Penicilina. Colesterol. Vitamina B12. Insulina. Colibrí ISBN 9727729916..

Kanpo estekak aldatu