Donostiako gazte auziperatuak (Espainiako Auzitegi Nazionalaren 86/2008 sumarioa)

Espainiako Auzitegi Nazionalaren 86/2008 sumarioaren baitan auziperatutako gazteak ustez Segi erakundekoak izateagatik auziperatutako 26 gazte dira. 2007ko urrian egindako polizia-operazio batekin abiarazi zen auzia. Lehenengo operazio hartan, zazpi gazte atxilotu zituzten. Azaroan beste lau atxiloketa egin zituzten, eta gainerakoak Espainiako Auzitegi Nazionalera aurkeztu zirenean atxilotu zituzten. Epaiketa eta errekurtso zenbaiten ondoren, aurretik ezarritako zigorrak berretsi ziren zortzi gazteren aurka.

Donostiako gazte auziperatuen aldeko pankarta.

Atxilotzearen aurkako protestak eta Donostiako askegunea aldatu

Zigor horiek betearazteko atxilotzeko agindua emanda, gazteei babesa emateko, protesta eta mobilizazio ugari izan ziren Donostian 2013ko apirilean. Donostiako Bulebarrean askegune bat eratu zen, atxilotzekoak ziren gazteak gau eta egun babesteko. Apirilaren 19an, goizaldeko seiak aldera, Ertzaintzaren operazio handia egin zen, jende harresi batek babesten zituen gazteak atxilotzeko. Ertzaintzaren dozenaka furgoneta hurbildu ziren itxita geratu zen Donostiako Bulebarrera, eta ertzainak banan-banan eta indarrez hasi ziren han bilduta eta elkar besarkaturik zeuden pertsonak ateratzen.

Gazteak atxilotzeko operazioaren iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.