Donostiako Aquariumeko balea

1878an Zarautz eta Getariaren artean ehizatua

Donostiako Aquariumeko balearen hezurdura, Zarautz eta Getaria artean 1878an ehizatutako sardako balea edo euskal balea batena da, euskal kostan baleazaleek harrapatutako azken-aurrekoa (hurrengoa, 1901eko Orioko balea, izan zen azkena). Zarauzko balea edo 1878ko balea ere esan izan zaio. [1]

Donostiako Aquariumeko balea

Bizitza
HeriotzaBizkaiko golkoa eta Zarautz1878ko otsailaren 9a
Heriotza modua: balea arrantza
Jarduerak

Harrapaketa polemikoa izan zen, hiru herritako traineruak tartean izan zirelarik, eta auzia epaitegietara iritsi zen. Bertso jarriak ere zabaldu ziren, Zarauzko baleari eskainiak.

Harrapaketa aldatu

1878ko otsailaren 11n azaldu zen Zarautz inguruan balea, eta Zarautz, Orio eta Getariako arrantzaleak bertaratu ziren. Zarauztarren txalupa batetik sartu zioten lehen arpoia nonbait, Roke Etxabe zarauztarrak, eta balea Mollarri deritzon puntaraino eraman zuren, baina hikamika gertatu zen herri bateko eta besteetako arrantzaleen artean, eta oriotar eta zarauztarren gaitzespenarekin getariarrek balea herriko portura eraman zuten.[2]

Lehen arpoia sartzeak berebiziko garrantzia zuen, balearen salmentan irabazien zati handiena traineru hari baitzegokion. Beraz, Zarauzko bati, nonbait. Zarauztarrei, baina, arpoia eusteko zerabilten estatxa eten egin zitzaien.

Getariarrek ez zuten lehen arpoia sartzen asmatu. Zarautzen esan ohi da getariarrek Balearri izeneko arrokari eman ziotela. Arroka hau marea bizitan soilik ikus daiteke eta bale baten bizkarraren itxura du.

Balea norena zen ezin erabaki aldatu

Balea getariarren eta oriotarren artean errematatu zuten Moilarri parean.[3] Zarauzko arrantzaleek Zarautzera eraman nahi zuten harrapatutako balea eta Getariakoek Getariako portura. Azkenean, Getariara eraman zuten. Zarauzko eta Orioko arrantzaleek, baina, azkar erreakzionatu zuten eta auzitara eraman zituzten getariarrak.

Balea prozesatu gabe, txikitu gabe geratu zen, berehalakoa izan baitzen zarauztarren erreakzioa eta auzitara eraman zutren gaia. 1879ko uztailaren 29 arte egon ziren auzitan eta azkenean, Azpeitiko Epaitegiak getariarrei eman zien arrazoia. Getariako Udaleko udal-akta batek epai honi egiten dio erreferentzia eta 2.800 erreal kuartoko diru-laguntza ematen die getariar arrantzaleei auzian izandako gastuak ordaintzen laguntzeko. Dena den, bada beranduagoko epai bat, Iruñeako epaile batek egina, zeinak arrazoia zarauztarrei ematen dien.

Hezurduraren patua aldatu

Auzia ebartzi zenerako animaliaren haragia usteldua eta alferrik galdua zen, eta inork ez zion aprobetxamendurik atera. Geratu zena, aldiz, hezurdura konpletoa izan zen, eta horrek eman zuen bide hezurrak ondo kontserbatzeko. Donostiako Udalak erosi zituen hezurrak eta 20. mendean balea Donostiako Aquariumean jarri zituzten. Balea harrapatzeko erabilitako arpoi eta lantzak Getarian gordetzen dira 21. mendean; eta balearen bizarren arrastoak, berriz, Zarautzen, Arkaitz-Mendi sozietatean.[4]

Peritoek balea 6.200 pezetetan balioztatu zuten. 1928an, La Constancia egunkariko artikuluan beste kalkulu bat egin zuten, Balea Donostiara eraman eta han erakutsi izan balitz 30.000 pezetatik gora irabazi ahalko zirela esanez.[5]

Bertsoak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Zarauzko balea (bertsoak)»

Zarautzen bertso sorta bat egin zen auziaren inguruan, hogeitaka bertso hamarreko txikian, eta doinu berezkoarekin.[6] Egilea baleari eman sartu zion lehen arpoilaria da, Roke Etxabe.

Erreferentziak aldatu

  1. Alberdi, Xabier; Perez, Suso. (2012). «Getariarrak eta zarauztarrak balea-arrantzan haserre» Artzape 117.
  2. Ereiten. (2017-03-23). «Getaria eta baleak» Ereiten (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  3. «Xabier Alberdi: "Euskal arpoilariak oso kotizatuak izan ziren"» EITB 2021-05-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  4. (Gaztelaniaz) Lozano, Ainara. (2012-07-12). «Un guiño al pasado marítimo» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  5. Artetxe, Oihana. (2017). «Getaria eta baleak» Ereiten.
  6. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Zarauzko balearena - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).

Ikus, gainerea aldatu

Kanpo estekak aldatu