Donibane Garaziko harresiak

Donibane Garaziko Erdi Aroko defentsa sistema

Donibane Garaziko harresiak Donibane Garazi baxenabartar hiriburuko Erdi Aroan eraikitako eta Pizkundean zabaldutako defentsa sistema da.

Donibane Garaziko harresiak
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaDonibane Garazi
Koordenatuak43°09′44″N 1°14′02″W / 43.162294°N 1.233977°W / 43.162294; -1.233977
Map
Altitudea170 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Donibane Garaziko setioa
JabeaMansart etxea
Arkitektura
ArkitektoaSébastien Le Prestre de Vauban
EraikitzaileaNafarroako erregea
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00084510

Deskribapena aldatu

Goi hiriko harresiak, XIV eta XV. mendekoak dira, eta oraindik lau ate ate mantentzen dituzte: Jondoni Jakobekoa, Frantziakoa, Elizakoa eta Andredena Mariarengoa. Dorre gehienak eta Erdi Aroko harresia koroatu zuten defentsak galdu dituzte, segur aski Donibane Garazin, 1521eko uztailean. 1685ean, Sébastien Le Prestre de Vaubanek Donibaneko zitadela eraiki zuen harresien mendebaldeko sekzioan eta existitzen ziren defentsak hobetu zituen.

Beheko hiriko harresiak 1691n hasi ziren eraikitzen eta 1719an amaitu ziren, 1728an egindako ukituekin. Ingurubidea duen horma bat da, zati batean arku txiki batzuez eutsia, alboetan lau gotorleku poligonal dituela eta aurretik lubaki bat duela. Atal honek ate bat du: Espainiako atea.

 
Harresien mapa

Ateak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu