Done Petriren presa txikia
presa Arga ibaian, Iruñea
Done Petriren presa txikia Iruñeko Arantzadi inguruan dagoen presa txiki bat da, Arga ibaiaren gainean eta Done Petri zubia baino pixka bat gorago.
Done Petriren presa txikia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Ur-masa | Arga |
Koordenatuak | 42°49′34″N 1°38′38″W / 42.826°N 1.644°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
Historia aldatu
Erdi Aroan eraiki zen, egurrez, eta 100 metroko zabalera eta 2 metroko altuera inguru zituen. Presa honekin errota bat elikatzen zen, ondoren Bolboraren errota izan zena, paper fabrika, portzelana fabrika eta okindegia[1].
Presak sortzen duen kanalak uharte txikia eratzen zuen. Kanaleko ura arropa garbitzeko baliatu ohi zen.
Irudiak aldatu
-
Errotako kanalaren amaiera, Arga ibaian.
-
Done Petriren presa txikia, 1927an.
Babesa aldatu
Gaur egun Iruñeko Ibai Parkearen parte da.
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Arantzadiko zatia - Arga ibaia - Iruñeko Ibai Parkea - Iruñeko Udala» www.parquefluvialdepamplona.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).