Done Kozme eta Damen eliza (Izize)

Erdi Aroan eraikitako eliza, Izizen kokatuta

Done Kozme eta Damen eliza Zaraitzu ibaxako Galoze udalerriko Izize kontzejuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da, erromaniko estiloan.

Done Kozme eta Damen eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaGaloze
Koordenatuak42°47′04″N 1°05′21″W / 42.78455869°N 1.08906907°W / 42.78455869; -1.08906907
Map

Eraikina aldatu

Erromaniko berantiarreko fabrika da, nabe bakarrekoa, fajoien gainean kanoi erdiko ganga zorrotza, zirkuluerdi-formako absidea eta oinaldean dorrea dituena. Erretaula nagusi erromanistak, titularrei eskainia, hiru gorputzeko sagrario interesgarria du. Albo batean, beste erretaula barroko bat dago. Elizaren geletan, San Migel eta gotzain santu bat agertzen diren margotutako bi taula daude zintzilik. Arkitektura zibilari dagokionez, etxe batzuek azken gotikoko elementuak dituzte oraindik.

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu