Domitilla Nagusia

Vespasiano enperadorearen emaztea

Flavia Domitilla edo Domitilla Nagusia (latinez, Flavia Domitilla Maior; 69 aurretik hil zena) f Vespasiano enperadorearen emaztea izan zen.[1]

Domitilla Nagusia

Bizitza
JaiotzaFerentium, I. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaI. mendea ( urte)
Familia
AitaFlavio Liberalis
Ezkontidea(k)Vespasiano
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
LeinuaFlaviar leinu
Jarduerak
Domitila Nagusia, XVI. mendeko marrazki baten arabera.

Bizitza aldatu

Flavia Domitila Sabrattha hirian jaio zen, kolono italiarren familia batean. Flavio Liberalisen alaba zen, kuestore baten eskriba zena eta jatorriz Ferentiumgoa.[1]

Vespasianorekin ezkondu aurretik Estatilio Kapela Afrikako probintziako ekite edo zaldunaren bikotekidea izan zen (hau ere Sabrathakoa zen) eta libertoa zela ere uertzen dute espezialistek.[1][2][3][4]

Vespasianorekin K.o. 37-39. urte artean ezkondu zen, Vespasianoren karrera senatorialaren garaian.[3] Hiru seme-alaba izan zituzten: Domitilla Gaztea, Tito eta Domiziano.[1]

Senarra enperadore bihurtu aurretik hil zen.[1] Hala ere, Vespasianok, enperadore zela, jainkotu egin zuela uste da, nahiz egile batzuek uste duten alaba dela jainkotu zuena (hura ere enperadore izan aurretik zendu zena).[5]

Zenbait txanpon gorde dira bere aurpegia edo bere alabarena daramatenak, Titoren garaikoak.[5][6] [7][8]

Erreferentziak aldatu

Kanpo esgtekak aldatu