Dolores Clara Fernandez Huerta (Dawson, Mexiko Berria, 1930eko apirilaren 10a) Estatu Batuetako buruzagi sindikal eta aktibista soziala. Hispanoa da jatorriz.

Dolores Huerta

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFernán
JaiotzaDawson (en) Itzuli1930eko apirilaren 10a (94 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaSan Joaquin Delta College (en) Itzuli
University of the Pacific (en) Itzuli
Stockton High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksindikalista eta aktibista
Jasotako sariak
KidetzaDemocratic Socialists of America (en) Itzuli

IMDB: nm0400088 Twitter: doloreshuerta LinkedIn: dolores-huerta-7995a369 TED: dolores_huerta Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Maisu-ikasketak egin ondoren, nekazaritzako langileen seme-alabei irakasten hasi zen. Gero ohartu zen eragin handiagoa izan zezakeela gurasoei lagunduz. 1950ean, Ameriketako hispanoen bizimodua hobetzeko sortu zen Community Service Organizationekin (CSO, Komunitate Lanerako Erakundea) aritu zen lanean. Asko kezkatzen zuen nekazaritzako langile etorkinen egoerak, diru beharragatik, talde-organizaziorik ezagatik eta ingelesa ez jakiteagatik esplotatu egiten baitzituzten. CSOk ez zion babesik eman nekazaritzako langileak organizatzeko ahaleginean, eta beraz, erakunde hori utzi eta 1962an National Farm Workers Association (NFWA, Nekazaritzako Langileen Elkarte Nazionala) sortu zuen César Chavezekin batera, nekazaritzako langile etorkinei beren soldatak eta lan-baldintzak hobetzen laguntzeko. Huerta NFWAren lehen lehendakariordea izan zen. Langileei beren eskubideen berri emanez, piketeak antolatuz, politikariekin hitz eginez, dirua bilduz, boikot nazionalak antolatuz eta kontratuak negoziatuz, langileen osasuna eta lan-baldintzak hobetu zituen; besteak beste, DDT eta bestelako pestizidak erabiltzea eragoztea lortu eta Kalifornian lehendabiziko aldiz nekazaritzako langileek hitzarmen kolektiborako zuten eskubidea onar zedin lortu zuen. Soldatak bermatzeko funtsak, pentsio-funtsak eta irratiak antolatzen parte hartu zuen. Beste zenbait sariren artean, 1993an National Women´s Hall of Fame saria jaso zuen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dolores Huerta