Dolar diplomazia, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Latin Amerikan eta Asia ekialdean maileguen bitartez botere ekonomikoa sortzearren batez ere William Howard Taften presidentetzan izandako atzerri politika da. Taft presidenteak erabili zuen dolar diplomazia izena, Latin Amerikako AEBen politika «gerra egoera eta politika» batetik «bake eta ekonomia egoera eta politika» batera bihurtzeko asmoz. Liberian ere erabili zen dolar diplomazia, 1913an estatubatuarrek maileguak eman zizkietenean.

Dolar diplomazia izena erabiltzean, latinamerikarren artean gaitzespena erakusten dute AEBetako gobernuak eta AEBtako korporazioek atzerri merkatuak zabaltzearren izandako eragin ekonomikoari, diplomaziari eta indar militarrari buruz.

Dolar diplomazia Ameriketan aldatu

Taften aurreko presidente izan zen Theodore Rooseveltek ekin zion politika honen aurrerapausoari Monroe doktrinari egindako Roosevelten korolarioan (hau dela eta Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) marine asko bidaltzen ziren Erdialdeko Amerikara) bidez, zeinen esanetan Amerikako edozein lurralde Europaren kontrolpean erortzeko bezain politika eta fisikoki ezegonkorra bazen, Estatu Batuek militarki esku hartzeko eskubidea eta betebeharra zuten.

Taftek politika hura jarraitu eta garatu zuen Erdialdeko Amerikan hasita, non Panamako kanala babesteko eskusaz baliatu zen. 1909an Hondurasen gain kontrola lortzen saiatu zen banku Britainiarrei bertako zorrak erosiaz. Dolar diplomazia ez zen beti baketsua izan. Nikaraguan AEBen eskuhartzea non gobernu bat kendu eta beste bati laguntza militarra eman zioten. 1912an borrokak eztanda egin zuenean, Taft administrazioak matxinatuekin bat egin zuen (beraiek meatzeetan zuten interesengatik bultzatuta hasi baitziren hauek) tropa ugari bidaliz zonaldera. Lurraldearen gain kontrola ezarri bezain laster, Philander C. Knox Estatu Idazkariak AEBetako bankuak mailegu batzuen bitartez animatu zituen Nikaraguan dirua eskuhartzera, bertan zuten kontrola areagotuz. Aurretik bezalaxe, Ameriketako Estatu Batuek tropak bidali zituen Nikaraguara, baina oraingo hontan beraiek sorturiko gobernu ustel eta eskumakilari babesa emateko (10 urte luzez bertan geratuaz eta Sandinismoaren iraultza bultzaraziz). Arazoak saihesteko dirua ponpatu zuten Honduras eta Haitin, atzerriko beste diruak iturriak kanpoan utziaz. AEB ez zuen beste atzerriko nazioei herrialde hauetan parte hartzen utzi, eta ondorioz ezegonkortasun politiko eta ekonomikoa aurreikustera behartuak sentitzen ziren. Estatu Departamentuak banku Estatubatuarrak Haitin zor nazionalari maileguak emateko animatu zituzten, aurrerago eskuhartze bat gauzatzeko bidea zabalduz.

1909tik 1913ra, William Howard Taft presidentea eta estatu idazkari zen Philander C. Knoxek, Dolar diplomazia deritzon atzerri politika jarraitu zuten. Taftek eta Knoxek (zein U.S. Steel korporazio erraldoiaren fundatzailea zen) ikuspuntu berdina zuten, hau da, diplomaziaren helburua zela atzerrian egonkortasuna sortzea eta egonkortasunaren bidez estatubatuarren interes komertzialen sustatzea. Knoxen ustetan diplomaziaz gain, kapital pribatuaren erabilera beharrezkoa zen finantzako aukerak hobetzeko. Dolar diplomazia begi bistakoa izan zen Kuba eta Erdialdeko Amerikan egindako esku-hartzeetan, AEBetako finantzen interesak eta bertako gobernuak babesteko. Txinan, Knoxek europarrek finantzatutako Huguanetik Kantonerako trenbidearen eraikuntzan AEBetako bankuek parte hartzea (J.P. Morganek zuzendurik) baliatu zuen. Dena den, ez zuten arrakasta izan eta Mexiko, Dominikar Errepublika, Nikaragua eta Txinan iraultzak sortzea besterik ez zuten lortu.

Taften Dolar Diplomaziak ez zuen Estatu Batuek finantza arloan irabaziak beste herrialdeengatik izateko bakarrik balio izan, baita beste herrialde batzuk irabaziak lortzeko aukera hauetatik urruti mantentzea ere. Ondorioz, Estatu Batuek kontrolpean zuten herrialdeetan beste herrialdeek ez zuten zer eginik.

Taftek argi zeukan Dolar Diplomaziaren bitartez, beraien influentziapean zeuden herrialdeen finantzetarako kaltegarria izango zela, baina Estatu Batuentzat lorturiko irabaziak izugarriak izango zirela.

AEBetako Taft presidenteak botere ekonomikoa erabili zuen negozioen kontrolaz jabetzeko herrialde pobreagoetan. Gerra erabili beharrean, AEBek era eraginkorrago eta merkeago batean lor zezaketen botere ekonomikoa. Baina aldi berean (eta ez garrantzi gutxiagokoa) beste herrialde batzuek ezin zuten finantza irabazirik lortu Estatu Batuek kontrolpean zuten herrialdeengatik. Estatu Batuak kontrol hau herrialdeetan hedatzen joan ziren ahala, beste herrialde boteretsu batzuk galtzen joan ziren.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu