Kristautasunean, dohatasunak Bibliako Itun Berriko pasarte batzuei emandako izena da, non Jesus Nazaretekoak zerura joango direnen bertuteak goraipatzen dituen.

Jesus Nazaretekoaren irudikapena, Mendiko Sermoia ematen, non dohatasunak aipatzen dituen.

Zortzi dohatasunak aldatu

Mendi gaineko predikuan, Jesusek jakinarazi zituen zortzi zoriontasun edo dohatasunak, Mateo 5:3-11an jasota dagoen pasartean:

  1. "Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege".
  1. "Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko".
  1. "Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitz emandako lurraz".
  1. "Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko".
  1. "Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango".
  1. "Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa".
  1. "Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko".
  1. "Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege".

"Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztenean, erasoka eta gezurrez gaitzesaka erabiliko zaituztenean".

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.