Disnomia (satelitea)

Erisen satelitea

Disnomia (grezieraz: Δυσνομία), edo, ofizialki (136199) Eris I Disnomia), Eris planeta nanoaren satelite natural ezagun bakarra da.

Disnomia (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaMichael E. Brown
Data2005eko iraila
Kategoriaminor planet moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren satelite136199 Eris
Ardatzerdi handia37.430 km
Eszentrikotasuna< 0.013
Orbita-periodoa~14 egun
Makurdura orbitala142°±3°
Goranzko nodoaren luzera126,17
Ezaugarri fisikoak
Erradioa257 km
Masa?
Dentsitatea?
Grabitatea azalean? m/s2
Albedoa?
Tenperatura?
Itxurazko magnitudea23,1
Magnitude absolutua5,6

Ezaugarri fisikoak aldatu

Satelitea Eris baino 60 bat aldiz txikiagoa da, eta 300-400 km-ko diametroa du. Keck eta Hubble teleskopioekin egindako behaketetan oinarrituta kalkulatu dira, gutxi gorabehera, gainerako datuak: Erisetik 37.370 km-ra dago, errotazio-periodoa 14 egun ingurukoa da, eta haren masa Pluton planeta nanoarena 1,27 aldiz litzateke.

Berak orbitatzen duen planetak baino 60 bat aldiz distira txikiagoa du. Horretan oinarriturik eta bi astroen albedoa antzekoa dela emanik kalkulatu da Disnomiaren diametroa 350 km ingurukoa dela, hau da, Erisenaren zortzirena.

Aurkikuntza aldatu

2005eko irailaren 10ean aurkitu zuen Michael E. Brown-ek gidatutako ikertzaile-taldeak, Keck teleskopiarekin, Hawaiin.[1]

Izendapena aldatu

Hasieran, «S/2005 (2003 UB 313) 1» behin-behineko izendapena esleitu zitzaion. Gero, «2003 UB 313» sateliteari Xena izena eman zitzaion, telebista-serie bateko emakume gerlari baten izenetik. Azkenik, Disnomia izen ofiziala eman zitzaion 2006ko irailean. Disnomia, mitologia grekoan, Eris jainkosaren alaba da.

Erreferentziak aldatu

  1. Brown, M. E.. (2006). «Satellites of the Largest Kuiper Belt Objects» Astrophysical Journal Letters 639 (1): L43.  doi:10.1086/501524. Bibcode2006ApJ...639L..43B..

Kanpo estekak aldatu