Discovery Channel EEBBko kable bidezko telebista katea bat da, Discovery Communications konpainiaren jabetzakoa. Bertako saioak aisia, kultura eta hezkuntzaren ingurukoak dira, mundu osoan zehar tokian-tokiko ordaindutako telebista kateen bidez hedatzen delarik. Naguziki zientzia eta naturaren inguruko saioak nahiz dokumentalak izateagatik ezaguna da, beste gaietako saioak ere badituelarik.

Discovery Channel
Datuak
Motatelebista-kanala
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Erabilitako hizkuntzaingeles
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaWarner Bros. Discovery
Zeren jabe
Historia
Sorrera1985eko ekainaren 17a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: Discovery Twitter: discovery Instagram: discovery Youtube: UCcP6Vtkc2DtQ0IV9r_x6pCQ Edit the value on Wikidata

Lehenbiziko aldiz EEBBtan 1985eko ekainaren 17an aireratu zen.

Mundua aldatu

Discovery Channel telebista kateak 160 herrialdeetan ikusi ahal da, bere seinalea 450 milioi etxebizitzetara iristen delarik. Hauetako herrialde askotan, Discovery Channel katea satelite bidezko plataforma digitaletan ikusgai dago, jatorriz ingelesez aireratzen da baina aipatutako herrialde hauetan hizkuntza ezberdinetan nahiz azpitituluekin ere ikus daiteke (hizkuntza horien artean honako hauek daude: gaztelania, alemana, italiera, daniera, portugesa, greziera, poloniera, hungariera, errumaniera eta hindia).

Merkatua eta markak aldatu

2004ko Frantziako Tourran Discovery Channel konpainiak 2005an Discovery Channel Pro Cycling Team txirrindularitza taldea babestuko zuela iragarri zuen, bertan Lance Armstrong txirrindularia zegoelarik.

Bestalde, Discovery Channel kateak eta Lowell Behatokiak Discovery Channel Telescope teleskopioa eraiki dute.

Saioak aldatu

Kanpo estekak aldatu