Discina melaleuca Discinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat jotzen.

Discina melaleuca
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaDiscinaceae
GeneroaDiscina
Espeziea Discina melaleuca
Bres., 1892

Sinonimoak: Paradiscina melaleuca, Gyromitra melaleuca. Peziza melaleuca.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 2 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, disko itxurakoa, gutxi-asko tolestua eta zerebriformea.

Himenioa: arre-marroi koloretik arre-beltzaxkara.

Hanka: Laburra eta zuria.

Haragia: Zurixka, hauskorra, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Melaleuca epitetoa grekotik dator, beltza esan nahi duen "mélas" hitzetik eta zuria, esan nahi duen "leuco" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Pachyella violaceonigra delakoarekin nahas daiteke, hau lurrari oso itsatsita ateratzen delako bereizten da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian basoetan ateratzen da. Urria.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 737 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak aldatu