Dirty Harry (euskaraz: Harry Zikina) 1971ko Don Siegel estatubatuar zinema zuzendariaren film bat da. Aktore hauek antzeztu zuten: Clint Eastwood, Andy Robinson, Harry Guardino, Reni Santoni eta John Vernon. Arrakasta handia izan zuenez, hainbat jarraipen izan zituen: Magnum Force (1973), The Enforcer (1976), Sudden Impact (1983) eta The Dead Pool (1986).

Dirty Harry
Jatorria
Argitaratze-data1971
IzenburuaDirty Harry
MugimenduaNew Hollywooda
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoacrime thriller (en) Itzuli, action thriller (en) Itzuli, ekintza-filma eta vigilante film (en) Itzuli
Iraupena102 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaDirty Harry
Deskribapena
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)San Frantzisko
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Don Siegel
Gidoigilea(k)Harry Julian Fink (en) Itzuli
Dean Riesner
John Milius
Terrence Malick
R.M. Fink (en) Itzuli
[[Kategoria:Harry Julian Fink (en) Itzuli idatzitako filmak]]



[[Kategoria:R.M. Fink (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Clint Eastwood (Harry Callahan (en) Itzuli)
Andrew Robinson (en) Itzuli
Harry Guardino
Reni Santoni
John Vernon
Josef Sommer
John Larch
Don Siegel
John Mitchum (en) Itzuli
James Nolan
Larry Duran
Max Gail
Richard Lawson
Kathleen O'Malley
Angela Paton
Kristoffer Tabori

[[Kategoria:Andrew Robinson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]






[[Kategoria:John Mitchum (en) Itzuli antzeztutako filmak]]






Ekoizpena
EkoizleaDon Siegel
Robert Daley (en) Itzuli

[[Kategoria:Robert Daley (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaMalpaso Productions
Ekoizle eragileaRobert Daley (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaLalo Schifrin
Argazki-zuzendariaBruce Surtees
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSan Frantzisko
Argumentu nagusiaserieko hiltzailea

warnervideo.com…
IMDB: tt0066999 Filmaffinity: 571114 Allocine: 381 Rottentomatoes: m/dirty_harry Mojo: dirtyharry Allmovie: v13884 TCM: 23013 Metacritic: movie/dirty-harry TV.com: movies/dirty-harry Netlix: 445522Edit the value on Wikidata

Bitxikeriak aldatu

  • Pertsonaia nagusia anti-heroia eta polizia ikertzaile burugogorra da, zinikoa eta ohiko jokamoldeetatik at jokatzen duena; harez geroztik, Clint Eastwoodek maiz antzeztu zuen, beste hainbat aktorek film ugaritan bezala. Dirty Harry ezizena ikertzaile horrek gainontzeko poliziek ardura hartu nahi ez, edota oso kasu zikin eta zailen kargu hartzeko zaletasunaren ondorioz zetorkion.
  • Dirty Harryk darabilen Magnum .44 kalibreko S&W Modelo 29 pistola ikaragarri ospetsua bilakatu zen.
  • Scorpio hiltzailea filma egin zen garaian San Frantziskon izuikara sortarazi zuen Zodiac serieko hiltzailearengan oinarrituta dago.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1970ko hamarkadaren hasieran Scorpio (Andrew Robinson) ezizena daraman serie-hiltzailea San Frantziskoko kaleetan barna bereak eta bi egiten dabil, teilatuetatik fusil batez jendea tirokatzen hasi baita. Udalari xantaia egin nahirik, halako dirutza bat jasotzen ez badu, egunero norbait hilko duelako mehatxatu du du. Teilatu batean dagoela, bere bigarren hilketa saiakeran poliziaren helikoptero batek ikusi eta ozta-ozta ihes egin ondoren, hurrengo egunean hiritar bat hil du. Poliziak leku berberean berriz ere beste norbait hiltzeko saiakera egitea oso litekeena dela uste du.

Leku hartan bertan, Dirty Harry Callahan (Clint Eastwood) eta Chico (Reni Santoni) poliziak hitlzailearen zain geratu dira eta apaiz katoliko bat hiltzeko saiakera zapuztu. Halere, hiltzaileak berriz ere ihes egin du eta bidean topatu duen polizia bat hil. Ondoren neska nerabe bat bahitu, bortxatu, torturatu eta zulo batean sartu du. Erreskateko diru-ordaina lehenbailehen kobratzeko asmoz, neskak biharamuneko arratsaldeko 3:00ak arteko airea besterik ez duela adierazi du.

Hiriko alkateak (John Vernon) dirua ematea erabaki du eta eginkizun horretarako, Callahan bidali. Polizia saihesteko, Scorpiok Callahan hirian zehar leku batetik bestera ibilarazi du. Azkenik, hiltzaileak hari aurre egin, jo eta dirua eskuratu du, baita bera eta neska hiltzeko mehatxua egin ere. Bitartean, Chicok ezkutuan jarraitu dienez, hiltzailearekin tiroka hasi da. Callahanek galtzetan gordeta zeraman labanaz Scorpio zauritu du, baina horrek berriz ere ihes egin du. Haren aztarnaren bat aurkitzeko, hiriko erietxe guztiak arakatu ditu: sendagile batek Scorpio osatu zuela eta amerikar futboleko estadioko atezainak hango gela batean bizitzen uzten diola jakinarazi dio. Callahan arrapaladan eta epailearen baimenik gabe gelan sartu eta hiltzailea harrapatu du: horrek ihes egin eta Callahanek estadioan zehar jarraitu ostean, hanka batean tiro egin eta atzeman du. Une horretan, haren hankako zauria zapalduz, neska non daukan aitortzera derrigortu du.

Callahanek neska aurkitu du, baina alferrik, jada hila baitago. Scorpio kargurik gabe, torturapean eta jokaera irregularrez atxilotua izan delakoan epaileek aske utzi dute. Ondoren, Scorpiok gizon bati ordaindu dio, gogor jo dezan, eta sekulako jipoia jaso du: horrela, telebistaren aurrean Callahanek torturatu eta ustezko bortizkeria poliziala jasan duelako salaketa egin du, Callahan jendaurrean lotsagarri uuzteko. Azkenik, Scorpiok haurrez betetako eskola autobus bat bahitu eta haiek aske uztearen truke, Udalari diruordaina eta ihes egiteko hegazkin bat eskatu dizkio. Alkatea hori guztia onartzeko prest dago, baina Callahanek ezkutuan eta bere burua arriskuan jarriz autobuseko haurrak askatu eta Scorpio hil du.

Kanpo estekak aldatu