Dinamo Zagreb-Izar Gorri istiluak

Dinamo Zagreb-Izar Gorri istiluak esaten zaie 1990eko maiatzaren 13an Kroaziako hiriburua den Zagreben egon ziren iskanbilei. Dinamo Zagreb taldeko Bad Blue Boys zaleen eta Belgradko Izar Gorri taldeko Delije zaleen arteko borrokak egun osoan zehar suertatu ziren eta 60 pertsona inguru zaurituak izan ziren.

Dinamo Zagreb-Izar Gorri istiluak
Map
MotaIstilu
Data1990eko maiatzaren 13a
HerrialdeaKroazia
Kirolafutbol

Aurrekariak eta testuingurua aldatu

Bi taldeen arteko tirabirak ugariak ziren betidanik, bi taldeak Jugoslaviako futbol lehen mailako bi talde indartsuenak izaten ohi zirelako. 1990. urtean, tentsio soziala areagotu zen. Erregimen komunista erori ostean, lehenengo hauteskunde askeak ospatu ziren eta federazioko herrialdeetan alderdi nazionalistek lortu zuten gehiengoa. Kroazian, maiatzaren 6ko bigarren itzulian, Franjo Tuđmanen Kroaziako Batasun Demokratikoak lortu zuen gehiengoa. Eslovenia eta Kroaziako agintari berriek Jugoslaviaren egitura konfederazio baten eredurantz mugitu nahi zuten, eta horrek Serbian garaile atera zen Slobodan Miloševićen eta Jugoslaviako aparatu militarraren interesekin egiten zuen talka.

Beraz, hauteskundeetatik aste eskasa igaro baino ez zelarik, 3000 Delije zale erradikal bidaiatu ziren Zagrebera. Itxuraz, zale hauek Željko Ražnatović zuten buruzagi. Geroago, Ražnatović buruzagi serbiarra izango zen Balkanetako Gerran. 15.000 eta 20.000 ikusle inguru egon zen harmailetan.

Gatazka aldatu

Partidua hasi baino ordu batzuk lehenago jada hasi ziren lehenengo borrokak. Kaleetan hainbat liskar egon ziren Dinamo eta Izar Gorriren zaleen artean. Hala ere, arazo larrienak Maksimir estadioan suertatu ziren. Delijeak, haien gune isolatuan, publizitate-panelak apurtzeari ekin zioten eta pixkanaka lortu zuten Dinamoren jarraitzaileengana ailegatzea. Jarraitzaile hauei hautsitako eserlekuekin eta arma zuriekin egin zieten eraso, "Zagreb Serbia da" edo "Tuđman akatuko dugu" bezalako kantuak botatzen zituzten batera.

Bad Blue Boys taldeko kideak, haien etsaien jokabidea ikusita, zelaira indarrez jeisten saiatu ziren ordu erdi geroago, baina serbiar agindupeko poliziak ziztu bizian eraso zituen makil eta gas negar-jariolekin. Askoz gehiago izanda, zale kroaziarrek minutu batzuetan lortu zuten zelaira ailegatzea, haien etsai serbiarren aurka joateko asmoz. Poliziak errefortzuak bidali zituen ur-kanoi eta furgoneta armatuekin, biolentzia barreiatzeko. Ordu bat geroago, estadioaren inguruan oraindik zebilen borroka anitz, hainbat zauritu utzi zituztenak.

Bobanen ostikoa aldatu

Gatazkaren zoramenaren barne, Dinamoren hainbat jokalari zelaian gelditu ziren, Izar Gorriko jokalariak jadanik aldageletara joanak zirelarik. Zvonimir Bobanek, Dinamoren kapitainak, jarraitzaile bati erasotzen ari zitzaion polizia bati ostiko bat eman zion. BBBko zaleak Bobanengana joan ziren eta poliziatik babestu zuten. Gertakari honek ospe handia eman zion Bobani kroaziar nazionalisten artean. Jugoslaviako Futbol Elkarteak sei hilabetez baztertu zuen jokalaria. Gerora, honen inguruan horrela aritu zen Boban: Han nintzen ni, pertsonaia publiko bat, bizia, ibilbide profesionala eta ospeak ekar zezakeen guztia arriskatzeko prest, eta guzti hori uste bakar batengatik, xede batengatik, kroaziarron xedea alegia.

Ondorioak aldatu

Istilu hauek Jugoslaviako Lehen Mailaren desagerpenerako lehen pausoa izan ziren. Denboraldi bat gehiago jokatu zen, Kroazia, Eslovenia, Mazedonia eta Bosnia-Herzegovina independentzia aldarrikatu eta guda hasi zen arte. Istilu hauek, sinbolikoki, Kroaziar Independentziaren Gudaren lehenengo pausotzat ematen dute kroaziar batzuek.

Kanpo estekak aldatu