Digitalis Plantaginaceae familiako hogei bat belar eta zuhaixka espezie dira, Europan, Asia Txikian eta Ipar Afrikan aurki daitezkeenak.

Digitalis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaPlantaginaceae
Generoa Digitalis

Korola tubularreko loreak sortzen dituzte, eta hainbat kolore, espezie eta barietateen arabera. Digitalis purpurea da ezagunena, euskaraz kuku-praka izena duen landarea. Digoxina ekintza kardiotoniko handiko glukosidoa erauzten da landare horretatik. D. purpurea eta Digitaliseko beste espezie batzuk oso toxikoak dira, baina ohiko apaingarri dira lorezaintzan. Digitalis mertonensis espeziea ere badago, D. grandifloraren eta D. purpurearen hibridoa. Landare iraunkorra da, hotzarekiko erresistentea, metro bateko altueraraino hazten dena. Udan loratzen dira, izokin eta arrosa koloreko loreekin. Hostoak erroseta obalak eta iletsuak dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu