Diana Taurasi
Diana Lorena Taurasi (Glendale, Kalifornia, 1982ko ekainaren 11) estatubatuar saskibaloi jokalari profesionala da, antolatzaile postuan aritzen dena WNBAko Phoenix Mercury taldean.[1]
Bizitza aldatu
2004an aukeratu zuen draft-ean Phoenix Mercuryk, eta rookie onenaren saria jaso zuen urte horretan. WNBAko hiru eraztun (2007, 2009 eta 2014), Olinpiar Jokoetako lau urrezko domina (2004, 2008, 2012 eta 2016) eta Munduko hiru Txapelketa (2010, 2014 eta 2018) irabazi ditu. Gainera, Europako liga indartsuenetan ere jokatu du, Errusian eta Turkian, eta sei aldiz irabazi Euroliga (2007, 2008, 2009, 2010, 2013, 2016). 2017ko ekainaren 18an, WNBAren historiako saskiratzailerik onena bilakatu zen. Neurri sexista eta baztertzailea zelakoan, uko egin zion jokalariek arropa estua erabiltzeko FIBAk emandako aginduari, eta isunetan 500.000 euro baino gehiago pagatu behar izan zituen horregatik. Lesbiana zela jakinarazi zuen, eta LGTB kolektiboaren ikusgarritasunaren alde ere lan egin du.[1]
Ibilbidea aldatu
WNBA aldatu
- Phoenix Mercury (2004-)
Europa aldatu
- Dinamo Mosku (2005-2006)
- Spartak Mosku (2006-2010)
- Fenerbahce (2010-2011)
- Galatasaray (2011-2012)
- UMMC Ekateriburg (2012-2018)
Lorpenak aldatu
- Phoneix Mercury: hiru WNBA (2007, 2009, 2014)
- Spartak Mosku: Errusiako bi Liga (2007, 2008), lau Euroliga (2007, 2008, 2009, 2010)
- Galatasaray: Turkiako Liga bat (2011), Turkiako Kopa (2012)
- UMMC Ekaterinburg: Errusiako bost Liga (2013, 2014, 2015, 2016, 2017); Errusiako hiru Kopa (2013, 2014, 2017); Euroliga (2013, 2016)
- AEBetako selekzioa: olinpiar txapelduna (2004, 2008, 2012, 2016); munduko txapelduna (2010, 2014, 2018); brontzezko domina Munduko Txapelketan (2006).
Bakarkako sariak aldatu
- WNBAko jokalari onena (2009)
- WNBAko finaleko jokalari onena bi aldiz (2009, 2014)
- WNBAko saskiratzaile onena bost aldiz (2006, 2008, 2009, 2010, 2011)
- WNBAko bosteko oneneko partaide bederatzi aldiz (2004, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2013, 2014).
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b Arratibel Gascon, Ainara. Eskumuturrik finena. Berria, 2017ko ekainak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko ekainak 7).
Kanpo estekak aldatu
- Webgune ofiziala, dianataurasi.com