Dian lakua (txineraz: 滇池; pinyineraz: Dīan Chí), askotan Kunming lakua ere deitua (txineraz: 昆明湖; pinyineraz: Kūnmíng Hú), Txinako Herri Errepublikako Yunnan probintziako Yunnan-Guizhou Goi-ordokian dagoen lakua da.

Ezaugarriak aldatu

Lakuaren gehienezko luzera 39 kilometrokoa eta azalera 298 kilometro koadrokoa da. Dian lakua itsasoaren mailatik 1.886 metrora dago eta batez-besteko sakonera 4,4 metrokoa baino ez da.

1990eko hamarkadara arte, Kunming hiriak lakutik hartzen zuen edateko ura, baina kutsadura handitu den heinean, gaur egun Dian lakuko ura ez-edatekoa da.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.