Dialektologia

dialektoak eta bestelako hizkuntza-barietate geografikoak aztertzen dituen diziplina linguistikoa

Dialektologia hizkuntzaren aldaerak aztertzea helburu duen hizkuntzalaritzaren adarra da. Bertan hizkuntza aldaera geografiko eta soziolinguistikoak aztertzen dira. Hizkuntza eta dialekto terminoek eragiten duten anbiguotasuna saihesteko, aldaera linguistiko askotan erabiltzen den terminoa da. Aldaera linguistikoa esaten zaio komunitate linguistiko batek antzeko hizkuntza-ezaugarriak dituen komunikatzeko ahozko forma erabiltzen duenean. Dialektologiaren lana aldaera horiek aztertzea, nagusiki geolektoak, eta bata bestearekiko dituzten forma ezberdintasunak sistematikoki azaltzea da.

Dialektoa, geolektoa eta soziolektoa aldatu

XIX. mendean hasitako hizkuntza-geografiaren azterketa sistematikoak eta XX. mendean hasitako soziolinguistikaren esparruak, aldaera linguistiko guztiek, nagusiki, lau motatako aldaerak dituztela erakutsi dute:

  • Aldaera geografikoak deritze herri bateko hizkerak dituen ezberdintasunei bere inguruko herrietako hizkerekiko. Aldaera geografiko antzekoak ematen diren ingurune bateko hizkera geolekto bezala ezagutzen da.
  • Aldaera sozialek erakusten digute gizartean estratifikazio soziala eta klase soziala ematen den heinean, talde etniko, talde sozio-ekonomiko edo erlijio-talde jakin bateko pertsonek harreman estuagoa izaten dutela talde bereko pertsonekin. Horren eraginez, talde batzuen hizkerak, batez ere talde sozio-ekonomikoetan ematen denak, antzekotasunak erakusten ditu eta beste taldeekiko bereizketak nabarmentzen dira. Esaterako, langile-klasearen hizkera. Klase sozial edo talde baten hizkera izendatzeko soziolekto terminoa erabiltzen da.
  • Aldaera historiko edo tenporalak, testu zaharren azterketak erakusten digu hizkuntzaren elementu batzuk aldatu edo alde batera utzi egiten direla, eta beste batzuk sortu edo berriz erabili egiten direla.
  • Aldaera estilistikoak, pertsona batek egoeraren arabera erabili dezakeen hizkerari dagozkio (ahozko edo idatzizko hizkera, jasoa edo arrunta, etab.).


Kanpo estekak aldatu

  • [1] Euskaltzaindia

Erreferentziak aldatu