Dida (irratsaioa)
Di-da, "Gaztea" irratiko eguneko lehen saioa da. Umorez, aktualitatez eta berri interesgarriz osatua.
Di-da irratsaioa goizeko 7:00etan hasten da eta 10:00etan bukatu. 7:00tik 10:00ra umorea, aktualitatea eta musikaren nahasketa bat egoten da. Lehen denboraldia 2008ko Ekainaren 31an bukatu zen. Bigarren denboraldia 2008ko Irailaren 8an hasi eta Uztailaren 3an bukatu zen. Hirugarren denboraldia 2009ko Irailaren 7an hasi zen. Laugarren denboraldia 2010eko Irailaren 20an hasi zen
Aukezleak
aldatuDi-da irratsaioak lau aurkezle nagusi ditu. Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia, Jon Gotzon Aldaparena eta Ainhoa Vitoria. Horiez gain laguntzaile dezente dituzte. Baita munduan banatutako "korrespontsalak" ere (New York, Paris, AEBetako mendebaldeko kosta, etab.)
Joseina Etxeberria
aldatuBera da saioan gehien entzun daitekeen ahotsa. Bera ezaguna da Are Gazteago saioarengatik edota herriz herriko disko festengatik
Edurne Garmendia
aldatuBerak gidatzen zuen orain dela 10 urtetik Di-daren antzeko saio bat Salgai! izenarekin
Jon Gotzon Aldaparena
aldatuBera jaiotzaz gaztelarra da, baina jada euskara ikasi eta gaztea irratian da. Berak bere era berezia du gauzak aipatzeko. Eta egiten den aipamen bakoitzari komentario bat aterako dio.
Atalak
aldatuAktualitatea
aldatuAktualitatearen barruan eguneko albisteak eta egun horretako egunkariek ekarritako titularrekin ostatua dago. Baita egiten dituzte konexioak trafikoa kudeatzeko zentroarekin Bilbora eta Euskalmetekin Gasteizera, batetik trafikoaren berri emateko eta bestetik eguraldiaren berri emateko. Ttittikak ere ematen du eguraldia Iparraldekoentzat Uztaritzetik egunero esaldi filosofiko batetik lagunduta
Moda
aldatuEuskalmetera egiten duten konexio bakoitza bukatutakoan Arturo Guevara modan adituak egunean zer jantzi behar den esaten die entzuleei. 2008/2009 denboraldian ez zen atal hau mantendu.
Munduko konexioak
aldatuOlatz Arrietarekin New Yorkera, Ander Arzakekin Parisera, Andoni Mutiloarekin AEBetako Mendebaldeko kostaldera eta abar egiten dituzte konexioak goizero betiere gazteek zer duten ahoz-aho aipatzeko.
Ion Bastarrikaren konexioak
aldatuAktualitateko gaietaz hitzegiten du (telebista, politika, prentsa arrosa...).
Inkesta
aldatuEgunero aktualitateari lotutako galdera bat luzatzen dute entzuleek erantzun dezaten.
Lehiaketak
aldatuLehiaketa desberdinak dituzte. Ezagunetarikoa eta diru asko irabaz daitekeena ahots ezezagun bati aurpegia jartzearen da.
Ion Gotzonen abestia
aldatuAstelehenero goizeko 8:30ak inguruan abesten du kantu bat. 2008ko Maiatzaren 26an Jon Urbieta Zumaitarrarekin batera kantatzen ditu abestiak
Karmele Izagirreren albisteak
aldatuKarmele Izagirre prentsa arrosan adituak (orain Cuatro katean lan egiten du) astero Asteazken goizetan 8:45 inguruan konektatzen duten berarekin Madrilera eta aste horretan pasa diren albiste arrosak aipatzen dituzte.