Deukalion[1] (grezieraz Δευκαλίων) greziar mitologian, Ftiatik gertu dauden lurraldeetan errege dena da. Pirrarekin, Epimeteo eta Pandora, Zeusen giza ondorengoen alabarekin ezkontzen da.

Deukalion
Deucalion and Pyrrha (en) Itzuli
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaPrometeo
AmaKlymene (en) Itzuli eta Axiothea (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Pirra
Seme-alabakHelen, Anfiktion, Amphictyon (en) Itzuli, Pandora (en) Itzuli, Orestheus (en) Itzuli, Thyia (en) Itzuli, Melantho daughter of Deucalion (en) Itzuli, Protogenia, Haemone (en) Itzuli, Candybvs (en) Itzuli eta Pandora
Anai-arrebakFedra

Zeusek, Urrezko Aroa eurijasa handiarekin amaitzea erabaki zuenean, Deukalionek, Prometeo bere aitaren aholkuz, itsasontzi bat eraiki zuen, eta, barruan, behar zuen guztia sartu ondoren, Pirrarekin batera ontziratu zen. Zeusek, berebiziko eurijasa erorrarazi zuen zerutik, eta ia Helade osoa uraren azpian utzi zuen, honela, gizaki guztiak hiltzeko, gertuko mendien tontorretan babestu zirenak izan ezik.

Bederatzi egun eta beste hainbeste gau nabigatzen ibili ondoren, bikotea lur irmora itzuli zen, eta, Deukalionek, Temisen orakuluari, lurra nola birpopula zezaketen galdetzea erabaki zuen. Orakuluak, euren amaren hezurrak sorbalda gainetik botatzeko erantzun zion. Pirrak eta Deukalionek, euren ama Gea zela eta honen hezurrak arrokak zirela ulertu zuten. Eta, beraz, euren sorbalda gainetik arrokak bota zituzten, Deukalionek botatakoak gizon eta Pirrak botatakoak emakume bihurtuz.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu