Dessau-Wörlitz lorategia

Dessau-Wörlitz lorategia1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Wörlitzer lakua, atzean San Petri eliza

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 534
Kokalekua  Alemania
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 2000 (XXIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Dessau-Wörlitz lorategia (alemanez Dessau-Wörlitzer Gartenreich), Alemaniako lorategi ingeles handiena da. Dessau-Roßlau hiriko Wörlitzer lakuaren ertzean kokaturik dago, Saxonia-Anhalt estatuan.

Anhalt-Dessauko Leopoldo III.a dukeak sortu zituen XVIII mendean, Europan zehar hainbat herrialde bisitatzetik bueltan etorri zenean. Ilustrazioaren defendatzailea izanik lorategi barroko formalak utzi eta paisaia naturalistagoa sortu nahi izan zuen.

Oranienbaum aldatu

Lorategiak bere aitona Joan Jurgi II.a Anhalt-Dessaukoaren garaian sortu ziren, XVII mendean. 1659an Herbehereetako Cornelis Ryckwaert arkitektuak Nischwitz eremuan jauregia eta lorategiak diseinatu zituen. Oranienbaum izen berria eman zitzaion 1673an. Jauregia bera 1683an bukatu zuten eta Henriketa Katalina emaztearen udako egoitza bihurtu zen.

 
Oranienbaum elurretan
 
Wörlitzer parkea

Leopoldo III.ak txinatar estiloa gehitu zion 1780ean, eta horrela hainbat arku-zubi, te etxetxoa eta pagoda bat gehitu zizkion. 1811an Orangerie bat (aisialdirako eraikina) gehitu zitzaion, Europako luzeenetako bat (175 metro) zena, zitroi zuhaitzek inguratzen zutelarik.

Wörlitzer parkea aldatu

Dessauren ondoan dagoen Wörlitz herrixkan dagoen parkea da, Elba ibaiaren ertzean dagoena. Kontinenteko lehenego lorategi ingelesetako bat izan zen, 1769 eta 1773 artean egin baitzen. Eraikin gehienak Erdmannsdorff arkitektuak diseinatu zituen, eta parkea bera Johann Friedrich Eyserbeck (1734-1818) arkitektuak.

Wörlitzeko jauregian bizi izan ziren Leopoldo III.a eta bere emaztea. Alemaniako lehenengo jauregi neoklasikoa da hau. Jauregiko lorategien mendebaldean San Petri eliza dago (1809) eta ekialdean sinagoga bat (1790), Kristal hautsien gauean zaintzaileak salbatu zuena.

Wörlitzer lakuaren erdian sumendi itxurako uharte bat dago. Vesuvio irudikatu nahian, azpialdean eraikin batzuk gehitu zitzaizkion (Pompeia gisa) eta jaialdietan su artifizialak botatzen ziren 79.ko erupzioa antzezteko.

Besterik aldatu

  • Luisium gaztelua: Leopoldo III.ak 1774ean bere emazte Luisarentzat eraikitako jauregi neoklasikoa.
  • Georgium gaztelua: Leopoldoren Jurgi anaiak 1780an eraikia.
  • Mosigkau gaztelua: 1752 eta 1757 artean eraikitako jauregi rokokoa
  • Großkühnau gaztelua: Leopoldok Alberto anaiarentzat eraikitako jauregia. Lorategien mendebaldeko mugan dago.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu