Ezkonferentzia[1] edo deskonferentzia[2] (ingelesezko unconference neologismoaren itzulpena) informazioa jaso eta elkar trukatzeko teknika bat da. Hitzaldietan ez bezala, ezkonferentzietan parte hartzen duten guztiak dira aldi berean entzule eta komunikatzaileak. Parte hartzaileen arteko informazio trukaketa horizontala sortzea da helburu, aldez aurretik adostutako gai bati eutsita.

Moderatzaileak edo hitz egiteko txandak banatzeko beste baliabide batzuk ere adostu egiten dira.

Parte hartzaile batzuk ezkonferentzia egiten den lekutik kanpo egon daitezke eta internetek eskaintzen dituen baliabideei esker egin ditzakete haien ekarpenak.

Historia aldatu

1997ko Open Space Technology liburuan, Harrison Owen idazleak komunikatzeko teknika batzuei buruz hitz egiten zuen, gaur egun ezkonferentziarekin bat datozen teknika batzuk hain zuzen. Baina bere liburuan ez zuen "unconference" hitza aipatzen.

Ingelesaren "unconference" 1998an agertu omen zen lehen aldiz honako iragarkian: the annual XML developers. Geroago, hitz hori Lenn Pryorrek erabili du BloggerCon-en eta Dave Winerrek 2004ean zabaldu zuen, BloggerCon horren antolatzaile nagusienetako bat.

Erreferentziak aldatu

  1. "Ezkonferentzia" hitza b08leioa.net[Betiko hautsitako esteka] gunean
  2. "Deskonferentzia" hitza Larrabetzu Literaturia blogak eta letrak blogean

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu