Desbideratze absolutuen mediana

Estatistikan, desbideratze absolutuen mediana (DAME) sakabanatze neurri absolutu bat da. Honela kalkulatzen da, aldagai bakarreko datuetarako:



Hau da, medianarako desbideratze edo distantzia absolutuen mediana da.

Erabat simetrikoa den banaketa batean, DAME bat dator kuartil arteko ibiltartearekin.

Adibidea aldatu

Datuak hauek izanik:

1-1-2-2-4-6-9

Mediana 2 da.

Desbideratze absolutuak mediana den 2 baliotik hauek dira:

1-1-0-0-2-4-7

Ordenatuz:

0-0-1-1-2-4-7

Eta beraz, DAME=1.

Propietateak aldatu

Neurri jasankorra da, muturreko datuek bere emaitzan eraginik ez dutelako. Hau dela eta, datuen azterketa esploratzailean erabili ohi da.

Eragozpen bezala, datuetan biltzen den informazio guztia kontuan hartzen ez duela esan behar da.

Dagokion sakabanatzen neurri erlatiboa DAME/Me da.

Kanpo estekak aldatu