Depilazio brasildar esaten zaio emakumeen izter eta pubis-mendiaren depilazio partzial edo osoari. Horri esker, edozein kulero mota erabil daiteke bilo pubikoa agertu gabe.[1]

Brasilen sortu zen, non tanga edo bikini oso txikiak maiz erabiltzeak komenigarri egiten zuen. Denboraren poderioz, Amerika eta Europa osora zabaldu da.

Horretarako, hainbat teknika erabiltzen dira: depilatzeko kremak, argizariak, bizarra mozteko makinak, fotodepilazioa, etab.[2]

Estiloak aldatu

Integrala izan daiteke (ezpainak eta ipurmasailen arteko lerroa erabat depilatzen dira), edo partziala; kasu horretan, hainbat formatako eremu txikiak geratzen dira, gero tindatu ere egin daitezkeenak:[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu