Dennis Tito

astronauta estatubatuarra

Dennis Anthony Tito (Queens, New York, 1940ko abuztuaren 8a - ) Estatu Batuetako enpresaburu aberats okitua. Ezaguna da lehenengo espazio-turista izateagatik.

Dennis Tito

Bizitza
JaiotzaQueens1940ko abuztuaren 8a (83 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitatea
Rensselaer Polytechnic Institute (en) Itzuli
New York University Tandon School of Engineering (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastronauta, ekintzailea, ingeniaria, glider pilot (en) Itzuli eta Espazio turista
Astronauta
MisioakSoyuz TM-31 (en) Itzuli Soyuz TM-32 (en) Itzuli
Misioen entseina(k)Soyuz TM-31 Soyuz TM-32
Denbora espazioan11.404 minutu
wilshire.com…

Biografia aldatu

Dennis Tito 1940an jaio zen Queensen. 1962an aeronautika eta astronautika zientziatan lizentziatu zen New York Universityn. Geroago, zientzien ingenierian masterra lortu zuen Rensselaer Polytechnic Instituten, Providencen (Rhode Island). 2002ko Maiatzaren 18an, Rensselaer Polytechnic Institutek ohorezko doktoretza eman zion eta NASAko Jet Propulsion Laboratoryan lan egiten duen zientzialaria da.

1972an Wilshire Associates sortu zuen Santa Monican (Kalifornia), inbertsioak administratu, aholkatu eta teknologia zerbitzuak hornitzen dituen enpresa. Titoren enpresak bere bezeroek uzten dioten 12,5 trilioi dolarreko fondoa gobernatzen du.

2001eko Apirilaren 18an Soyuz TM-32 espazio-misioan parte hartu zuen, lehenengo espazio-turista bihurtuz. 7 egun 22 ordu eta 4 minutu igaro zituen orbitan International Space Station-en. Han bere enpresarako baliogarriak izan behar zuten esperimentuak egin zituen. Titok 20 milioi dolar ordaindu behar izan zuen espedizioagatik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dennis Tito