Dendera, Goi Egiptoko VI. nomoaren hiriburua izan zen. Hiria, Nilo ibaiaren ekialdeko ibarrean dago, Luxorretik 70 kilometro inguru iparraldera.

  • Izen egiptoarra: Iunet edo Tantere. Izen greziarra: Tentyris. Izen arabiarra: Dendera.
Tenplua, David Robertsena
Hathorren Tenplua
Kripta. Xehetasuna
Denderako Zodiakoa

Hathor jainkosaren tenplua aldatu

Hathor jainkosaren tenpluaren eraikuntza, Nektanebo I.aren garaian hasi zen, ptolomeotar dinastiaren garaian jarraitu eta apaindu zen, eta, azkenik, erromatar garaian amaitu zen.

Hathortar kapitelak dituzten bi gela hipostilo eta "urte berriaren patioa" ditu.

Tenpluaren barnean, apaindutako hamabi kripta eta Osirisen bi hil kapera daude, horietako batetatik dator Zodiako ospetsua, gaur egun Louvren erakutsita dagoena, Parisen.

Teilatuan, Hathor jainkosa eta eguzki diskoaren arteko elkarketaren erritua egiten zen kapera bat zegoen.

Adobezko harresi handi batek inguratzen du barrutia, Domiziano eta Traianoren ate monumental batekin.

Hathor jainkosaren tenpluaren hegoaldean, Isis jainkosaren jaiotzaren tenplua dago, Augusto erromatar enperadorearen garaian apaindua. Inguruan, Nektanebo I.aren mammisia, erromatar mammisia, laku sakratu bat eta erietxe bat daude.

Denderako nekropolia aldatu

Denderako nekropolian, Antzinako Inperioko eta lehen tarteko aroko hilobi garrantzitsuak daude.

Nobleek, mastaba zabalak eraiki zituzten, horietako batean, apaindura, estelak eta "ate faltsuak" kontserbatzen dira.

Adreiluzko bobeda eta animalia hilobiak, batez ere txori, zakur eta behienak (Hathor sinbolizatzen duten animaliak) dituzten katakonbak daude.

  • "Osirisen misterio"etan Dendera izan zen Osiris jainkoaren hilobietako bat, bertan, bere berpiztearen antzezte errituala ospatzen zelarik.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu