Demokrito (antzinako grezieraz: Δημόκριτος, Dimókritos; Abdera, Trazia, c.K.a. 460 - c.K.a. 370) Antzinako Greziakofilosofo bat izan zen. Atomoaren teoriaren sortzailea izan zen Leuziporekin batera, hau da, materia gai zatiezinez osatua dagoela.

Demokrito

Bizitza
JaiotzaAbderac.K.a. 460
HeriotzaGreziac.K.a. 370 (90/109 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Doktorego ikaslea(k)Bion of Abdera (en) Itzuli
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Leuzipo
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, matematikaria eta arte-historialaria
Lan nabarmenak
InfluentziakLeuzipo
MugimenduaAtomismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Filosofia-sistema aldatu

Demokrito bere aurrekoekin bat zetorren naturako aldaketak ez zirela «benetan» aldatzen. Bere ustez, dena zati txiki eta ikusezinaz osaturik zegoen, bakoitza eternoa eta zatiezina izanik. Zati hauei atomoak deitu zien. «Atomo» hitzak «zatiezina» esan nahi du. Demokritorentzat inportantea zen, gauzak eginak zeuden zatiaz beste zati txikietan zatitu ezin zitezkeela. Horrela izan balitz, ezin izango lukete adreilutzat erabili. Atomoak beste zati txikiagoetan limatuak eta zatituak ahal izan balira, natura pasta likido batean ibiliko litzateke. Gainera, naturako adreiluak eternoak izan behar ziren, ezer ezin delako ezerezetik sortu.

Puntu honetan, Demokrito Parmenides eta eleatikoekin bat zetorren. Atomoak finkoak eta trinkoak izan behar zirela pentsatzen zuen, baina ezin zezaketen elkarren artean berdinak izan. Atomoak elkarren artean berdinak izango balira, ezin izango genukeen nola eratuak dauden jakitea. Badaude naturan atomo ezberdinak, esaten zuen Demokritok. Batzuk biribilak eta lauak dira, beste batzuk, berriz, irregularrak eta okertuak dira. Forma ezberdinak izateagatik, gorputz ezberdinak eratzeko balioko lukete. Nahiz eta, asko eta elkarren artean ezberdinak izan, guztiak eternoak, aldaezinak eta zatiezinak dira.

Gorputz bat hil eta desintegratzen denean, atomoak sakabanatzen dira eta berriz erabil daitezke beste gorputz batean. Atomoak espazioan mugitzen direlako, baina sarrera eta irteerak dituztenez, gure inguruan ikusten ditugun gauzak konfiguratzeko batzen dira. Buztinezko gauzak ere forma ditzakegu, baina buztina ezin da behin eta berriz erabili, gero eta zati txikiagotan apur daitekeelako, eta buztinezko zati txiki horiek ezin direlako batu beste objektu berri bat eratzeko. Gaur baiezta dezakegu Demokritoren atomoen teoria zuzena dela. Natura, batzen eta berriro sakabanatzen diren atomoez osatuta dago.


Gaur egun, zientziak atomoak oinarrizko partikuletan zatitu daitezkeela azaldu du. Oinarrizko partikula hauei protoiak, neutroiak eta elektroiak deitzen dizkiegu. Baliteke partikula horiek beste zati txikietan bana daitezkeela. Hala ere, fisikoak ados daude limite bat egon behar dela. Gutxienezko zatiak egon behar dira nondik mundu eratua dago.

Demokritok ezin izan zuen erabili gaur egundoko aparatu elektronikoak. Bere oinarrizko instrumentua bere jakintasuna izan zen. Eta bere jakintasuna ez zion inolako aukerarik eman. Demokritok ez zuen kontuan hartu naturako prozesuetan inolako «indar» eta «espiritu»rik parte hartzen zutela. Existitzen den bakarra atomoak eta espazio hutsa dira, pentsatzen zuen. Bakarrik materiala ziren gauzetan sinesten zuen, horregatik materialista deitzen diogu. Ez da existitzen inolako «intentzio» zehaztua atomoen mugimenduaren atzean.

Naturan dena gertatzen da mekanikoki. Horrek esan nahi du gertatzen den guztia «kausala» dela, denak naturako lege haustezina jarraitzen duelako. Demokritoren ustez bazegoen kausa natural bat gertatzen zen guztian, gauza berean dagoen kausa. Teoria atomikoak gure sentsazioak ere azaltzen ditu, pentsatzen zuen Demokritok. Gure zentzumenen bitartez zerbait berenganatzen dugunean, espazio hutsean dauden atomoen mugimenduagatik gertatzen da. Ilargia ikusten dugu, «ilargiaren atomoak» nire begietara heltzen direlako gertatzen da.

Eta zer gertatzen da ezaguerarekin?, Ezin daiteke atomoz osaturik egon, hau da, «gauza» materialez? Ba bai, Demokritok imajinatzen zuen arima «arimako atomo» biribil eta lau batzuez osatuta zegoela. Pertsona bat hiltzean, arimako atomoak sakabanatzen dira. Gero, beste arima batean sar daitezke sorkuntza prozesu baten bitartez. Horrek esan nahi du gizakiak ez duela arima hilezkorrik.

Jende askok uste du, Demokrito bezala, «arima» burmuinera lotuta dagoela eta ezin dugula inolako ezaguerarik eduki burmuina hiltzen denean. Demokritok naturako greziar filosofiari amaiera tenporala jarri zion. Heraklitorekin bat zetorren naturako guztia «jario» delakoarekin. Formak joan eta etortzen dira. Baina jario den guztiaren atzean, jario ez diren gauza eterno eta aldaezinak topatzen dira. Gauza hauei Demokritok atomoak deitu zien.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Demokrito