Demiurgoa filosofia gnostikoan, derrigorrez sortzailea izan beharrik gabe, unibertsoaren eta arima unibertsalaren bultzatzailea den izakia da. Munduaren jainko sortzailetzat eta unibertsoaren egiletzat ere hartzen da Platonen filosofia idealistan eta neoplatonikoen mistikan.

Demiurgoaren irudikapenetako bat, lehoi aurpegia da: lehoi burudun jainko bat, harribitxi gnostiko batean aurkitua, "La Antigüedad explicada y representada en figuras"en, Bernard Montfauconena, demiurgo baten irudikapena izan daitekeena.

Demiurgok, literalki, maisu edo artisau esan nahi du (grekeraz Δημιουργός, dēmiurgós). Irudizko zentzuan: sortzailea

Esanahi platonikoa aldatu

Platonen mitoaren arabera, hasieran, unibertsoan, honako hau zegoen:

  • materia, formarik gabekoa eta kaotikoa
  • ideiak, akatsgabeak direnak
  • demiurgoa, jainko bat
  • espazioa

Platonek, demiurgoa materiaz kupidatzen dela diosku, eta ideiak bertan kopiatzen dituela, horrekin, gure errealitatea eratzen duten objektuak lortuz. Honela azaltzen zuen akatsgabeak ziren ideien mundua eta mundu errealaren (materiala) arteko banaketa, azken honek, akatsduna izanda ere, akatsgabetasunaren kopia gisa parte hartzen duelarik. Kopia hau, izatean funtsa berrikusteko aurreko moduarekin bat dator, akatsduna eta eutsiezina bezala adierazia dena.

Gnostizismoa aldatu

Demiurgoaren kontzeptu platondarra, gnostizismoak berriz hartzen du, Jehovárekin identifikatuz, materiaren sortzaile gisa. Baina platonismoan perfekzio eza dena, gnostizismoan gaiztotasun bihurtzen da. Unibertsoa, gnostikoentzat, mailakatze bat da, sotilenetik (Jainkoa), baxueneraino (materia). Honela, demiurgoa, mundu materialaren sortzaile eta antolatzaile gisa, gaizkiaren irudikapen bihurtzen da, gizakiak preso hartuz eta pasio materialei lotuz.

Izpiritua da gizakiari dagokion jainkotasunaren zati bakarra, hau, gorputza eta materiaren aurkako etengabeko borrokan ari delarik, honela, lurra infernu bihurtuz, ez Hades edo behemundu kontzeptuarekin ezagutzen dena, baizik eta, soilik, Jainkoagandik urrunen dagoen tokia. Soilik sophia, jakinduria, gnosisa, heltzen da maitasunetik, sotiletik lurrera, gizakia, materiaren esklabutzatik askatzeko. Salbazioa ez da sinesmen edo erruki jainkotiar kontua, errebelazio bat baizik, gizaki guztiek duten jainkotasun urria erabat galdu ez dutenentzat soilik posible dena.

Hegel aldatu

Georg Wilhelm Friedrich Hegelekin, demiurgoa pentsatzeko prozesu bihurtzen da, indar independente eta jainkotu bihurtzen duena.

Cioran aldatu

Emil Cioran filosofo errumaniarrak, kontu hauek, zabal-zabal, ikuspegi nihilista batetatik tratatzen dituen liburu bat idatzi zuen: Le mauvais démiurge (1969).

Kanpo estekak aldatu