Delisle tenperatura eskala 1732 urtean asmatu zuen Joseph-Nicholas Delisle astronomo frantsesak.

Uraren irakite puntua eskalaren 0 puntua bezala hartu zuen, eta hotzarekin merkurioaren kontrakzioa neurtu zuen. Hasieran Delisle eskalak 2400 graduazio zituen, baina 1738an berriz graduatu zen, uraren izozte puntua 150 Delisle gradutan utziz. Errusian ia 100 urtetan erabilia izan zen.

Delisle gradu biren arteko diferentzia -2/3 Kelvin dira (baita Celsius ere), eta zero absolutua 559,725 De dira.

Kanpo estekak aldatu