Deep Purple 1968an Hertford-en Jon Lord-ek sortutako hard rock musika taldea. Heavy metaleko aitzindaritzat jo ohi dira, nahiz eta haiek ez duten inoiz bere burua heavy metal taldetzat hartu.

2004ko irudia. Ezkerretik eskuinera: Roger Glover, Ian Paice, Ian Gillan, Don Airey eta Steve Morse
Datuak
JatorriaHertford, Hertfordshire
 Ingalaterra
Musika motaHard Rock, Heavy Metal
Urteak1968-1976
1984 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Tetragrammaton, Warner Bros., Polydor, BMG, EMI eta Edel
Taldekideak
Ian Gillan
Steve Morse
Roger Glover
Ian Paice
Don Airey
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
www.deeppurple.com
IMDB: nm1472464 Facebook: officialdeeppurple Twitter: _DeepPurple Instagram: deeppurple_official VK: deep_purple MySpace: deeppurple Youtube: UChFONkdHg3zrt3zaHmx1bKA Souncloud: deeppurple Spotify: 568ZhdwyaiCyOGJRtNYhWf iTunes: 135532 Last fm: Deep+Purple Musicbrainz: 79491354-3d83-40e3-9d8e-7592d58d790a Songkick: 99952 Discogs: 170355 Allmusic: mn0000192382 Deezer: 864 Edit the value on Wikidata

Deep Purple: heavy metalaren aitzindarietako bat aldatu

 
Ian Gillan abeslaria 1970an.
 
Ritchie Blackmore abeslaria 1970an.
 
Ian Paice bateria jolea 1970an.
 
Roger Glover baxu jolea 1970an.

Hasieran, pop-rocka lantzen zuen Deep Purplek, Rod Evans (ahotsa), Ritchie Blackmore (gitarra), Nick Simper (baxua), Ian Paice (batería) eta Jon Lord (teklatua) musikariek taldea osatzen zutenean. Ian Gillan abeslaria eta Roger Glover baxu-jotzailea taldekide berriak sartzean, hard-rocka landu zuten eta musika mota horretako banda garrantzitsuenetakoa izatera pasatu ziren.

Deep Purple taldeak 1968ko otsailean eman zituen lehen urratsak musikaren munduan, baina Roundabout izenarekin. Proiektuaren ideia Chris Curtisena, The Searchers bandako bateria ohiarena, izan zen, eta ondoren batu zitzaizkion Jon Lord teklatuetan eta Ritchie Blackmore gitarran.

Handik gutxira, taldekideen kopurua gehitu egin zen, Dave Curtis (baxua) eta Bobby Wooman (bateria) fitxatu baitzituzten. Halere, lantaldeak ez zuen aste asko iraun horrela, izan ere, Lordek eta Blackmorek taldetik alde egin zuten Chris Curtisen jarrera zorrotza zela eta. Roundabout proiektuak etorkizun motza zuela ikusita, managerrek Chris Curtis bota zuten eta Lord eta Blackmore berriro taldean sartzeko konbentzitu zituzten.

Zenbait aldaketen ondoren, Rod Evans abeslariak, Ritchie Blackmore gitarristak, Nick Simper baxu-jotzaileak, Ian Paice bateriak eta Jon Lord teklistak osatu zuten Roundabout.

Hilabete batzuk geroago, Roundabout izatetik Deep Purple deitzera pasatu zen taldea. AEBetan arrakasta handiz egin zuten debuta "Hush" Joe Southen abestiari esker, salmenta zerrendetan laugarren postua lortu baitzuten. Urte horretan bertan, 1968an, lehen diskoa kaleratu zuten, Shades of Deep Purple izenburupean.

1969aren hasieran, The book of Taliesyn Deep Purpleren bigarren lanak ikusi zuen argia; lan hori aurrerakoiagoa zen. Taldeak berak egindako kantuez gain, Neil Diamonden eta The Beatlesen abestien bertsioak sartu zituzten disko horretan.

Udan, Deep Purple hirugarren bilduma editatu zuten. Aurreko biak baino konplexuagoa zen eta, bertan, "April" eta "The painter" kantak nabarmentzen dira. Dena den, ez zuten emaitza onik lortu salmentetan eta, ondorioz, Blackmore, Lord eta Paice abeslari berri baten bila hasi ziren, taldeari soinu aldaketa emateko. Azkenean, Episode Six bandako kideetako bi, Ian Gillan (ahotsa) eta Roger Glover (bateria), fitxatu zituzten Rod Evansen eta Nick Simperren ordez.

Rod Evans AEBetara joan zen eta Captain Beyond taldea sortu zuen 1972an. Nick Simper, bestalde, Warhorse bandan sartu zen.

Deep Purplek taldekide berriekin kaleratutako lehen diskoa Concerto for Group and Orchestra (1970) izan zen. Jon Lorden ideia batetik sortutako proiektu hori Royal Philarmonic Orchestrarekin grabatu zuten eta lan horrek soinu sinfoniko klasikoa eta pop musika uztartzen zituen.

Hard-rock musikako Deep Purplen lehen diskoa aldatu

 
Ian Gillan abeslaria 1972an.

In rock (1970) lanarekin, Deep Purple pop-rockeko talde izatetik hard-rock musikako garai hartako talde garrantzitsuenetakoa izatera pasatu zen Deep Purple. Une horretatik aurrera, taldearen garai komertzialena hasi zen. Britainia Handiko zerrendetako laugarren postuan jarri ziren In rock diskoarekin eta, bertan, taldearen kantu ezagunenak daude, hala nola "Speed King", "Child in time" eta "Into the fire". Gainera, "Black Night" singleari esker bigarren postua lortu zuten zerrenda britainiarretan.

1971an, Fireball LPa plazaratu zuten, barruan "Strange kind of woman" kanta sartu zutela. Disko horrekin, gainera, chart britainiarretako postu gorena lortu zuten. Lortutako arrakasta baliatuta, Deep Purplek bere diskoetxea sortu zuen1971eko urrian, Purple Records izenarekin.

Hurrengo lana Machine Head (1972) izan zen, Deep Purplen obra arrakastatsuena. Bertan, "Lazy", "Highway" eta "Smoke on the Water" abesti ospetsuak bildu zituzten. Machine head aurkezteko Japonian eman zituzten kontzertuak Made in Japan zuzeneko disko famatuan jaso zituzten.

1973an Who do we think we are diskoa argitaratu ostean, taldean sartu ziren azken biak, Gillan eta Glover, Deep Purple bandatik atera ziren.

Diskografia aldatu

Estudio Bildumak aldatu

Kanpo estekak aldatu