Deborah Butterfield

eskultore estatubatuarra

Deborah Butterfield (San Diego, Kalifornia, 1949ko maiatzaren 7a) estatubatuar eskultorea da.

Deborah Butterfield
Bizitza
JaiotzaSan Diego1949ko maiatzaren 7a (74 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of California, Davis (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, zeramikaria eta artista
Lantokia(k)Hawaii eta Montana
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaArte garaikidea
Genero artistikoaanimal art (en) Itzuli

1973. urteaz gero, hondakinez osaturiko eskulturak egiten ditu. 1979an, eskultura-eskolak ematen hasi zen Montanako Estatuko Unibertsitatean. Irakaskuntzaz gainera, zaldiak hezten ere badihardu. Butterfieldek zaldiak historian zehar izandako garrantzia azpimarratu ohi du, eta zaldiek gizakiari hainbat gauza irakatsi ahal dizkiotela dio. Horregatik erakutsi du zaldiekiko hainbesterainoko zaletasuna bere bizitzan eta bere obran. Hain zuzen ere, igeltsuzko behor handiak egin zituen lehenengo eskultura-lanetan, eta makilez eta buztinez osaturiko zaldi-sailak ondoren. Aurrerago, buztina erabiltzeari utzi zion, eta hondakinez baliatu zen. Azkenik, historia eta ezaugarri bisual desberdinak dituzten materialak urtuz osatzen ditu eskultura-lanak. Butterfielden karreran eragina izan duten artisten artean, bereziki azpimarratzekoak dira artelanak egiteko auto zaharrak erabiltzen dituen John Chamberlain eta David Smithen hasierako lanak.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deborah Butterfield