Debagoieneko Ospitalea

ospitalea Espainian

Debagoieneko Ospitalea edo Deba Garaiko Ospitalea Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Arrasate udalerrian kokatuta dagoena eta Gipuzkoako Debagoiena eskualdeari zerbitzu ematen diona. Ospitalea Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuaren parte da.

Debagoieneko Ospitalea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaArrasate
Koordenatuak43°03′47″N 2°29′00″W / 43.063142°N 2.483237°W / 43.063142; -2.483237
Map
Inaugurazioa1965
KudeatzaileaOsakidetza
Kontaktua
HelbideaAvda. Navarra, 16
E-postamailto:direccion.haltodeba@osakidetza.eus
Telefonoatel:+34-943-03-53-00 eta tel:+34-943-03-53-01
Webgune ofiziala

Ospitalea 1965ean jarri zen martxan eta Osakidetzaren sarean sartu zen 1980ko hamarkadaren bukaeran.

Historia aldatu

Arrasateko kooperatibek 1965ean Centro Asistencial de Mondragón zelakoa martxan ipini zuten hainbat espezialitate medikorekin. Roman Balanzategi lehen zuzendaria izan zen, eta medikuen artean Jose Maria Arzamendi eta Jose Felix Legorburu (Kirurgia orokorra), Lorenzo Zallo eta Mariano Morlans (Ginekologia), Paul Zubillaga (Pediatria), Koldo Viar eta Jesus Giraldo (Digestio-aparatua) eta Toribio Agirre (Traumatologia) zeuden. Hurrengo urtean, sukalde eta garbiketa zerbitzuak hasi zituzten Mesedetako Mojek antolatzen.

1976an Barne Medikuntzaren zerbitzua gehitu zuten. Urte batzuk geroago, 1983an instalazioak zabaldu zituzten, eta 1987an ospitalea Osakidetzan sartu zen.

2006an aurkeztu zuten ospitale berria egiteko egitasmoa, aurreko lekuaren ondoan dagoena.

Artatutako populazioa aldatu

Ospitaleak Debagoieneko eskualdeko osasun beharrizanak asetzen ditu, Arrasate, Bergara, Aretxabaleta, Oñati, Eskoriatza, Antzuola, Leintz Gatzaga eta Aramaioko udalerriei zerbitzu emanez, nahiz eta azken udalerri hau Gorbeialdean egon. Guztira 63.490 biztanleko errolda duen eskualdeko erreferentziazko akutuen ospitalea da.

Elkarlana aldatu

Debagoienatik gertuen dagoen hiriburua Gasteiz izanda, eskualdeko ospitalea Txagorritxu eta Santiago Ospitalearekin elkarlanean dago gaixo batzuk tratatzeko. Bestela, espezialitate mediko konkretu batzuekin Donostia Ospitalearekin lan egiten dute, Psikiatria eta Toraxeko kirurgia tartean.

Azkenik, Arrasateko Ospitale Psikiatrikoarekin ere harreman estua dauka eskualdeko erietxeak, hango gaixoak askotan tratatuz.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu